Tribuaren berbak 3

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-06-22 09:15

Hirugarren denboraldia egin du Tribuaren Berbak telebista saioak. Aurreko biekin alderatuta, oraingo honetan saioek ordubeteko iraupena izan dute. Horrek, nire ustez, gaiak sakonago eta xeheago aztertzeko aukera eman du. Betiko legez, lan ederra egin dute telebistatik kanpora ere, eta horren truke, erabili ahal (behar?) ditugu edukiak nahi dugunetan (eskoletan, enpresetan, euskaltegietan eta abarretan). Soziolinguistikaren dibulgazio purua dira horiek guztiak. Orain atsedena hartuko dute eta gaiak pedagogikoki landu. Bejondeizuela! - Parisen euskaraz - Korrika badator - 60etako emigrazioa...


Tribuaren berbak 2

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-02-12 08:06

Tribuaren berbak bigarren denboraldia ere amaitu egin da. Kike Amonarrizek gidatzen duen lan-taldea berriro ere ikaragarrizko esfortzua egin du euskara albiste positiboekin lotzeko. Iker Martinez de Lagosek nik baino hobeto deskribatu du saioa bi txio hauetan (lehena eta bigarrena). Momentu askotxo daude gogoratzeko bigarren denboraldi honetan ere. Eta berriro ere, aurrekoan egin bezala, saio guztien gidoiak igo dituzte sarera denok eskura izan ditzagun. Eta erabili ditzagun eskoletan, komunikabideetan edo ahal/nahi dugun lekuetan. Eta gogoratu, martxotik aurrera itzuliko da saioa, ordubete...


Bere garaian blogean aipatu nuen. Baina ordutik hona programak aurrera egin du, zoragarri aurrera egin ere. Benetako haize freskoa ekarri du, gidoi landuak, ikus-entzunezko osagai freskoak eta abar. Baina, horrez gain, eskertzekoa da astetik astera interneten denen eskura programaren gidoiak publiko jartzea. Hausnarketa saioetarako erabilgarri, euskaltegietan, ikastola zein eskoletan, berbalagun taldeetan, … Soziolinguistikaren dibulgazio purua. Eta udazkenean dator bueltan. Haize berriekin seguru. Hona hemen lehen denboraldiko gidoi guztiak batuta:   1. Milioi bat euskal hizt...


Tribuaren berbak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-12-03 08:54

Gure tribuaren berbak, gure komunitatearen eleak. Blog honetan bada izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak izeneko ataltxoa. Tribuaren berbak dira eginda aurkitu ditudan nire telebista saioak.   Arina da saioa, positiboa, zerbait ikasten duzu beti (euskaltegiaren berbaren jatorria nik ez nekien, adibidez), labur egiten da. Eszenaratzea ere ezberdina da, originala izatea kasu honetan erraza ez izan arren. Euskarari buruzko programa arina egitea ez da erraza. Gaiari buruz asko dakigunok ere asetzen gaitu saioak, eta hori ere ez da samurra.   Gainera, internet bidezko komunikazi...


Birjinitatea galtzea lakoxea da ume batentzat berbetan hastea, izan ere, lehen berba -ofiziala- ahoskatzea gehien maite duenarentzat izan ohi dela diote. Aita, ama, amama, zaintzailearena, agua, ... Ez ustekoak izaten dira, ez pentsa!  Arnaldorena kasu. Itxura batean, zenbait mizkinek gutxitxo iritzi zien Arnaldok ahoskatutako berbei. Behin berbetan hasitakoan ez dago bueltarik, hortik aurrera -onenean- umea bizitza osoan berbaz komunikatuko da, batez ere, bestelako komunikatzeko tresnak, keinuak, mainak, protestak, ostikoak, txatxamurkak eta abarrak apurka-apurka mehetu...


Azken iruzkinak