Tribuaren berbak 2
Tribuaren berbak bigarren denboraldia ere amaitu egin da. Kike Amonarrizek gidatzen duen lan-taldea berriro ere ikaragarrizko esfortzua egin du euskara albiste positiboekin lotzeko. Iker Martinez de Lagosek nik baino hobeto deskribatu du saioa bi txio hauetan (lehena eta bigarrena). Momentu askotxo daude gogoratzeko bigarren denboraldi honetan ere. Eta berriro ere, aurrekoan egin bezala, saio guztien gidoiak igo dituzte sarera denok eskura izan ditzagun. Eta erabili ditzagun eskoletan, komunikabideetan edo ahal/nahi dugun lekuetan. Eta gogoratu, martxotik aurrera itzuliko da saioa, ordubete iraungo du eta ziur tribukideok pozik uzteko modukoa izango dela. Zain gaude!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: