Tribuaren berbak 2013-2014
Bere garaian blogean aipatu nuen. Baina ordutik hona programak aurrera egin du, zoragarri aurrera egin ere. Benetako haize freskoa ekarri du, gidoi landuak, ikus-entzunezko osagai freskoak eta abar. Baina, horrez gain, eskertzekoa da astetik astera interneten denen eskura programaren gidoiak publiko jartzea.
Hausnarketa saioetarako erabilgarri, euskaltegietan, ikastola zein eskoletan, berbalagun taldeetan, … Soziolinguistikaren dibulgazio purua. Eta udazkenean dator bueltan. Haize berriekin seguru. Hona hemen lehen denboraldiko gidoi guztiak batuta:
1. Milioi bat euskal hiztun gara munduan
2. Euskaldun berriei monumentua
3. Euskal Babel
5. Haurrak eta gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenak
9. (Eus=mc2).
11. Abestien hitzak, hitzen doinuak
12. Bertan Bilbo
13. Jendaurrean
14. Euscatalá
15. Hau dunk umorea!
16. Gelatik kalera
17. Nafarroa arragoa
18. Euskal zinema
20. Biba Xiberua!
21. Euskara 2039
22. Jolasean
25. Munduko herririk euskaldunenak
27. Arrasate: euskara eta kooperatibismoa
Eta Onintza Iruretak Argian egindako erreportajea: http://www.argia.com/argia-astekaria/2407/tribuaren-berbak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: