Tribuaren berbak
Gure tribuaren berbak, gure komunitatearen eleak. Blog honetan bada izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak izeneko ataltxoa. Tribuaren berbak dira eginda aurkitu ditudan nire telebista saioak.
Arina da saioa, positiboa, zerbait ikasten duzu beti (euskaltegiaren berbaren jatorria nik ez nekien, adibidez), labur egiten da. Eszenaratzea ere ezberdina da, originala izatea kasu honetan erraza ez izan arren. Euskarari buruzko programa arina egitea ez da erraza. Gaiari buruz asko dakigunok ere asetzen gaitu saioak, eta hori ere ez da samurra.
Gainera, internet bidezko komunikazioa ederto ari dira egiten. Nahieran daude orain arte emandako saioak. Eta, horrez gain, saioaren hurrengo egunean blogeratzen dituzte edukiak. Eredugarria zinez.
Lehen hiru saioen ostean, nire ustez, ederrak dira irakaskuntzan erabiltzeko, ederrak helduen euskalduntzerako, ederrak unibertsitaterako, ederrak euskaldunen hausnarketarako. Tribuaren berbek gidatuko gaituzte aurrerantzean ere, komunitatearen eleek. Berben bidexkatik jarrai dezagun aurrera, umorez eta burua tente.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: