Zaharrak gazte, gazteak ume, umeak ...?

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-02-08 13:37
2

Inork ez dugu adindu nahi, eta ez gara konturatzen seinale ona dela zahartzea, asko zahartu baino lehen joaten direlako.

Zuberoako gazteen artean entzuna nago, aspaldi, Biba zaharrrak! Hegoalde honetan horrelakorik ez dago, deus ere.

Beharko genuke harrotasunez zahartu, ez duzue uste? Badugu barruraino sartua gaztetasunaren mitifikazioa: 80 urte eta gazte egotea , 40 urte eta 20koaren pare, 20 urte izatea eta 15ekoaren umekeriak egitea (txepetxak baino buru gutxiago izatea...), 15ekoak 5 urtekoarena egitea...

Lagun batek kontatua dakit  70 urteko batek 45 zituen beste baten huts egitea arindu nahian beste hirugarren bati zelan esaten zion: "itxixok,  umie dok eta!"

Alderantziz askoz gutxiagotan gertatzen da. Hots, 15ekoak 20koaren pare nahi, 20koak 40koarena, eta 40koak 80 urteko nostalgikoak bezala eguna ematea. 

Zer nahiago duzu, umetu, gaztetu, zahartu, ...?

indezent

indezent 2007-02-08 16:45 #1

Gazte izanaz zahartu

tusfo

tusfo 2007-02-16 16:35 #2

# "Beharko genuke harrotasunez zahartu, ez duzue uste?" Bai horixe! zenbat eta zaharragi izan, orduan eta garbiago deritzot. :-D<br />


Utzi iruzkina: