Kategoria: zaharrak
97. urtea zen, eta herrian euskara hutsezko komunikabide bakarra zen. Euskaltegiko ikasleek egina, noski. Gai hauek jorratu ziren: INKESTA: Zer iruditzen zaizu elizako letrero elektronikoa? ERREPORTAJEA: Gurasoak euskara ikasten ERREPORTAJEA: Lehengo eta oraingo Etxebarri ERREPORTAJEA: Gure herria ezagutuz ERREPORTAJEA: Bizkargi mendia ERREPORTAJEA: Etxebarrin ere badaude sirenak (Etxebarriko igeriketa sinkronizatuko taldea) ELKARRIZKETA: Patrizia Azpiazu margolaria LEHIAKETA Egizu klik aldizkari osoa irakurri edo jaisteko
Inork ez dugu adindu nahi, eta ez gara konturatzen seinale ona dela zahartzea, asko zahartu baino lehen joaten direlako. Zuberoako gazteen artean entzuna nago, aspaldi, Biba zaharrrak! Hegoalde honetan horrelakorik ez dago, deus ere. Beharko genuke harrotasunez zahartu, ez duzue uste? Badugu barruraino sartua gaztetasunaren mitifikazioa: 80 urte eta gazte egotea , 40 urte eta 20koaren pare, 20 urte izatea eta 15ekoaren umekeriak egitea (txepetxak baino buru gutxiago izatea...), 15ekoak 5 urtekoarena egitea... Lagun batek kontatua dakit 70 urteko batek ...