BURUA HEGAZ

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-02-22 11:25
2

 Burua hegaz joaten zaigu sarri, pentsamentuen haritik tiraka segi eta segi ez dakigula nora, hasierako motibazio zein zen zeharo ahaztuta.

Zertan ari zara? Zer kabilatzen? Zer dabilzu buruan? –galdetzen dizu planeta honetara ekarri nahian ondoan duzun lagunak. Gure eskola garaian itargian egoten ginen, Valentzian edo. Kosta egiten da lur hartzea.

Are gehiago ume bat bere kasa pentsakor ikusten duzunean, ezin jakin zein hegalditan dabilen, zein hizkuntzatan edo kodigotan ari ote den. Euskaraz, sintaxi unibertsalaz, sintaxirik gabeko apetazko gramatika unibertsalaz, …? Zein erreferentzi dabilzkio kalabazan? Jan berri duen purea, ostikatu duen baloia, amaren titiburua, txupetea, …? Nor da gogoan daukana, zein da, zer da? Ruper Ordorika konturatua bide zen misteriyo horretaz kanta eder hura idatzitakoan.

Nik dakidan bakarra hauxe da: burua guri baino errazago joaten zaiela hegaz umeei, abstrakzioa eta barne mundu enbidiagarria dutela umeek.

Zenbait galdera:

Irudimena abstrakzio eta barne munduarekin estu lotuta al dago? Nagusitan irudimentsua izatea baliotsua jotzen duzu? Betikokerietan dabilena irudimentsua da? Zientzia fikzioa irudimentsua al da? Blog bati irudimena eskatzen diogu? Iragarki bati ere bai? Eta politikari? Politika irudimentsua izatea zientzia fikzioa al da? 

jonas

jonas 2007-02-23 23:06 #1

Ez naiz inoren esanakerrepikatu zale izaten, baina Oteizak zioen bat arrazoiz beteta dagoela iruditzen zait. Berak zioen ume guztiak jenio izaten direla 6-7 urtera arte; gero irakaskuntza sistemak kakazten zituela buru pribilejiatuok...

igerra

igerra 2007-02-25 16:04 #2

<p>&nbsp;&nbsp; Umeari ez zaio burua joaten, ez horixe. Umea, lehenengo urteetan bat-batekotasunaren erresuman bizi da bete-betean, <em>hemen eta orain</em> ederrean, erabat lotuta <em>iturri </em>nagusira. Gero, errealitate aldrebestuarekin talka egitean, egoa eraikitzen hasten da eta hor bukatzen da freskotasuna.</p>

<p>&nbsp;&nbsp; . Gero, nagusitan errealitatea eta gure artean dauden iragazkiak desmontatzeari ekin behar izaten diogu. Bitxia, eh?</p>

<p>&nbsp;&nbsp; Iragarkiko umeari dagokionez, fantasia izango du baina hori beste kontu bat da, hor freskurarik ez dago</p>

<p>&nbsp;&nbsp; P.D.: Ia hurrengo iragarkia ez den argentinarra...Dioss, ze astunak diren!</p>


Utzi iruzkina: