IBARRETXE ESTRANGULATZAILEA

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-25 10:40
4

Izugarrikeriak ikusteko eta entzuteko eta leitzeko ez da urruti joan behar, (g)izaki izugarriak bizi eta bazkatzen duten habiara jo besterik ez. Beldurrezko ipuinetan agertzen diren pertsonaien antza hartzen dutela esango nuke, hain barneratua baitute kontatu beharrekoa, bizi izan dutela dirudi: bizar itsusi baten jabe antiojo zahar  handi beltz gorputz lodikoa da horietariko bat, maitagarri izatetik urrun dabilena, osin beltzetan murgil eta azterka beti.

Baina herenegun, inpreñuko leizetik, ohi duen gisan, barrabaskeri ugari esatearekin bat,(Sacamantecasek gixajoa dirudi Ibarretxe estrangulatzailearen ondoan) onartu behar zaizkio asmamena eta alhzeimer puntua ez ezik umeak zer diren dotore definitu zuela. Hara:

"... los niños son unos sin papeles que andan por la vida golfeando angelicalmente con las primeras verdades."

Leizeko pizti xaharraren artikuluaz gehiago, hemen.

Kontuz ibili kale osteko estrangulatzailearekin, kontuz!

indezent

indezent 2007-01-25 12:21 #1

Haur euskaldunei Euskara hitz egin araztea haur amerikarrei Navajoa hitz eginaraztea bezalako zela entzun nuenetik ez didate horrelakoek minik ematen.

"Nunca subestimes lo predecible que puede ser la estupidez". Hau bere hizkuntzan dago, ulertuko du.

morrosko

morrosko 2007-01-25 15:03 #2

Esango nuen The Indezents horretan kabida izango zuela halako pertsoanai indezenterik. Hala ere, konparazioa maltzurra da, gero: bat gure umeak ez dituk estatubatuar peto-petoak (oraingoz), bi, guk ez dugu navajoen (desagertu ondorengo) mitifikaziorik.

indezent

indezent 2007-01-25 17:20 #3

Konparazio maltzurra? konparazio absurdoa esango nuke; ez hanka ez bururik

Eta gauza bat, The Indezents hori baina termino entrañablegoa dek gero e, ojo! ;) horrelakoek ez dute kabidarik gurean

morrosko

morrosko 2007-01-26 08:28 #4

Esperpentoari ere lekurik ez? Bere graxia badu, ordea.

Esperpentiko hori Ganora Bakoak (?) izenarenpean ez ote zen sartzen baino ez nizun galdetzen, ok.

Utzi iruzkina: