KONBENTZITUTA NAGO
Konbentzituta nago. Barregarriak gaituk/n, gero.Zenbat aho handi gabiltzan matraka beroan eta ezer asmatu barik: nik uste dot, nik pentot, nik neuk, neure ustean, jokatu nuke atzamar txikixe … eta ezeri antzik harrapatu ezin. Gaur egun ez baita jakintza eskatzen, ausardia baino.
Beste batzuek esaldi buztanean irmotasuna txertatzen dute, ordea, zenbat eta gehiagotan esan orduan eta konbentzituagoak daudela ematen du, konbentzituta nago. Eurek esan eta eurek sinistu.Eguraldi partean konbentzituta nagok lekurik ez badu ere, iragarpen konbentzituak egiten dituztela konbentzituta nago. Tusflog blogari laguna ere konbentzituta dago Pirritx eta Porrotxek top-topean beharko luketela. Zalantza barik, guztiak daude konbentzituta.
Pasiuan zoazela gurditxoari tiraka, bistaz ere ezagutzen ez duzun baina zutaz dena dakiena datorkizu eta stop egiteaz batera, hortxe dauka burua kapota barruan eta atzamarra luzatuta, Amaren antza dauka, konbentzituta nago. Aaaaaggh!. Ez nik pentot, ez emoten dau, ez esango neuke, ez neuk pentsau, …Holakorik ez. Ezin antzik harrapatu ezeri ere, konbentzituta nago, baina epaia hortxe jo behar. Epaileak harira: Haika, Segi, Jarrai talde terrorista dira, «konbentzituta gaude» (bost epailetik hiruk). Kumeak guraso izendatu dituzte.
Andu Lertxundik barikuan idatzita: seme-alabak gurasoak baino helduagoak izateak desoreka sortzen du. Konbentzituta nago.
Iruzkinak
tusfo 2007-01-23 14:07 #1
Neu be konbentzidu egin nok!<br />
Utzi iruzkina: