Kategoria: konbentzituta
Konbentzituta nago. Barregarriak gaituk/n, gero.Zenbat aho handi gabiltzan matraka beroan eta ezer asmatu barik: nik uste dot, nik pentot, nik neuk, neure ustean, jokatu nuke atzamar txikixe … eta ezeri antzik harrapatu ezin. Gaur egun ez baita jakintza eskatzen, ausardia baino. Beste batzuek esaldi buztanean irmotasuna txertatzen dute, ordea, zenbat eta gehiagotan esan orduan eta konbentzituagoak daudela ematen du, konbentzituta nago. Eurek esan eta eurek sinistu.Eguraldi partean konbentzituta nagok lekurik ez badu ere, iragarpen konbentzituak egiten dituztela konbentz...