NEURRIZ BEHETIK

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-24 11:28
3

Bi kilo eskas izan zituen jaioberritan, gaur, berriz, ...

Medikuarenerako bisitak sarriak izan genituen hasieran, batez ere pisu neurri ofizialetik behera zegoela. Ez zen larritzeko konturik baina medikuaren jarripenak erne egoten laguntzen zuen, asterik aste pisatu beharra, ondo jaten ote zuen ardura hartzen genuen,  ganoraz elikatua egon zedin ahalegintzen ginen guztiok, bai mediku eta bai gurasook.

Medikuen zereginen artean beste bat zen, etikaren logikak horretaratuta, eta jaioberrien inozentzia garbia eskutik.

 Zaharrago eta txarrago dio esaerak, izan ere, holaxe da, tamalez. Errurik baduzu, akabo, osasun erakundea epaile, gobernari eta polizien eskuin esku bihurtzen denean, ezagunak dira ondorioak: heriok zirri eta zirri egiten lagako dute X eta Yren diagramaren lerroak behea jo eta hautsi arte, edozein neurri eta pisu ofizialik ere egongo ez balitz.

Lerroak markatzen duen neurriz behetik zenbat beherago egon behar dugu kasu egiteko? Zein da neurri ofiziala?

igerra

igerra 2007-01-24 21:16 #1

<p>&nbsp;&nbsp; Ume txikien kasuan ez dakit zein den neurri ofiziala. Dena dala, ez egin jaramon handirik: ni neu bost kilogaz jaio nintzen eta orain ozta-ozta pasatzen&nbsp;dut&nbsp;&nbsp;hirurogeiko marra. </p>

<p>&nbsp;&nbsp; Diagramaren kontu hori, berriz,&nbsp;ez dut ulertu, ze demontre esan nahi duzu?</p>

braulio

braulio 2007-01-25 09:22 #2

<p>Erraza da: X= pisua, Y= Luzera; batez bestekoak ematen du neurria, alegia. Jaiotzean neurria 2 kilotik behera inkubadorara ei da araua; nagusitan&nbsp;gose greba baten ostean&nbsp;(segun eta zer luzera duzun) 54 kilotan&nbsp;larrialdi larria. Bai?</p>

morrosko

morrosko 2007-01-25 09:51 #3

Brauliok ondo dio. Horixe zen.


Utzi iruzkina: