DON BILDUR IKARAN IZUA

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-10 15:40
3

Amesgaiztoren batek esnatu du umea bart. Don Bildur izan da, arean baten.  Horrekin bizi behar, amigo. Lagun handia da, izan ere, ausartegiarentzat beldurra, eta ume izuarentzat uxatu beharreko pieza, berriz.

Beldurra eta ikara aitzakia, Gasteizko Sokaren Etxean erakusketa dotorea jarri ei dute: umeak izutzeko pertsonaiak bildu dituzte bertara, baina nonbait erdal jatorrizkoak nagusitu zaizkie, Sacamantecas eta enparauak.

Izugile (sic) euskaldunak, berriz, inguma, ahaidea eta intxixua dira, eta erdal izugile haragizkoen aldean, gureak, euskaldunak iluntasunaren, zehaztugabetasunaren eta ilunabarraren irudipean sailkatu dituzte. Mamuak omen. Gure artxiboetan, ez jaiotza erregistroetan, ez omen dugu euskal izugile haragizkorik. Sekula halakorik!

Ez dugu oraingoan ere besteen mailarik eman. Lasai, normalkuntza garaiotan, izugilerik ekarriko digute berandu gabe mahai gainera, nahi adina plater gainera, batzuek eta besteek.

Baina, Itziar Zubizarreta ipuin kontalariak urtarrilaren zazpian berrian esan zuenez, beldurrak zuhurra izaten lagun dezake, eta izua, berriz, dibertigarria izan daiteke. Ipuinetatik honuntz ere bai?

Portzierto, ezagutzen ote duzue umeak izutzeko (dibertitzeko) euskarazko gizakirik?

Beldurraren inguruan: http://intza.armiarma.com/kon/beldurra.htm

indezent

indezent 2007-01-10 16:23 #1

Euskal Herrian makina bat gizaki beldurgarri daude baina hobe izango da haurrak beste aukerarik ez dueneanerarte ez ezagutzea ;)

Asko irabazten du blogak itxura berriarekin

morrosko

morrosko 2007-01-10 16:30 #2

Indezent hori, merci erantzunagatik.

Dena den, nola ostia aktiba ditzaket RSS horiek? Eta nola irudiak txertatu? Ein?

indezent

indezent 2007-01-10 16:41 #3

rss-en inguruan ez dut ideia askorik baina imaginak txertatzeko sarean dagoen imagina baten gainean eskubiko botoiari eman, propiedades sakatu eta "direccion (URL)" ondoan jartzen duen txapa kopiatu. Ondoren, blogean idazten ari zarenean "gorputza" gainean botoi batzuk daude eta folio itxura duena, imaginak txeratzeko da. Botoi horri eman eta ateratzen den zuloan auretik kopiatu duzun URLa sartu. sarean dauden argazkiak bakarrik igo daitezke, zureak igo nahi badituzu sarera igo beharko dituzu lehendabizi. Horretarako sistemarik gomendagarriena flickr da. Zorte on!

Utzi iruzkina: