Kategoria: normalkuntza
La Milagrosa Ikastetxeko hainbat ikasle euskarari haize berriak emateko Barria eta Zuhatzara joan ziren. Nahiko ondo aritu ziren, irakasleen ustez. Mintzamena lantzeaz gain, tailer dibertigarriak egin zituzten. Tailerretatik kanpo, jolasean ere ikusiko ditugu ondorengo argazkietan.De Barnetegiak
Froga besterik ez denez, honetan utziko dugu.igeldotomato
Pasa den ostiralean, danborrada antolatu genuen ikastetxean. Amurriokoa aurten ikastetxe eta eskoletan antolatu ez zenez, geurea egin genuen musika irakaslearen laguntzarekin. Gurasoen aurrean jo eta gero bizkotxoak jateari ekin zioten gogoz, egun borobila!
Liburuen eguna zela eta, ikastetxean, liburuen-trukea antolatu genuen. Ikasle bakoitzak nahi ez zituen liburuak ekartzen zituen etxetik eta, horren truke, txekeak jasotzen zituen, liburuen balioaren arabera (puntu gehiago itxura ona eta idazle ospetsua bazuen, gutxiago zaharkitua bazegoen...). Beraz, horrekin antolatu genuen azoka eta batzuk pozik atera ziren trukearekin, beste batzuek ekarritako liburua eraman nahi zuten berriz....Hementxe dituzue egun horretako argazkiak!
Bihar liburuaren eguna ospatuko denez, ikastetxean liburuen trukea antolatu dugu. Hementxe doaz eskola girotzeko ikasleek egin dituzten liburuen inguruko txartelak. De Capturas de pantalla
KORRIKA 16 ZER ESAN BEHAR DIOGU KORRIKARI? - Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! ZERTARAKO? - Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!
Emakumearen Egunaren karietara institutuan antolatu ziren ekimenen berri emateko zabaldutako sorta amaituko dugu. Dantzak ere izan genituen, zorionez jende pilo batek daki zer edo zer txarto ala ondo (konplexurik gabeak gara) dantzatzen eta beste batzuk ikasi nahian -baita lortu ere-, beraz giro polita eta parte hartze handia. Baietz hurrengoan gehiago animatu! From Dantzetan Emakumearen Eguna 09 Instian
HAURREN JOLAS ETA KANTAK Ez dakizuela zure seme-alabekin euskaraz jolasten? Begira nola jolasten diren La Milagrosa Ikastetxeko gurasoak. Aste hauetan buru belarri ibili dira Urtxintxa elkartearekin bat.
Emakumearen Egunerako bertsoak ere izan genituen entzungai.Argazki-sortan hauexek dituzue ikasle partaideak, ezker-eskuin izenak esanda: Iciar eta Maitane; Ainara eta Idoia; Cris eta Amaia; Eider eta Julene; Ane eta Ainielle; Julen; Nerea biak; Leire; Eider eta Ainhize; Itziar eta Nahikari; Rubén; Eneko; Ainhize eta Zuriñe. Zorionak denei, artista! From Bertsotan Emakumearen Eguna 09 Instian Botatako guztiak bildu ez baditugu ere, hona hemen horietako batzuk. Triptikoan itsatsitako bertsoa Salma Nah-k egina da: Emakumeen bizitza gogor bezain eder lehen zulo beltzea...
Martxoaren 6ko ospakizunetan ezin zen kantua falta. Okasiorako aukeratutako abestia hauxe izan zen: Maixa eta Ixiarren Emakume jaio nintzen. Argazkietan ikus dezakezue abeslariak sobran ditugula. From Kantuan Emakumearen Eguna 09 Instian
Martxoaren 6ko sarrera orduan, institutuan bizi izan genuen giroa islatzen da ikusgai dituzuen argazkietan. Prestatutako triptikoa (testu orokorrak, ikasleek egindako bertso eta idazki laburrak, kanta batzuen letrek...osatuta) banatu zen, baita eskumuturreko morea ere. Triptikoko testu bat jasoko dugu hemen, Negu Gorriak taldearen kanta baten letra hain zuzen. SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA EMAKUMEA GIZAKIA DA GAUZA BAKARRA BURUAN BADAUKAZU PANPIN PUZGARRI BAT HAR DEZAKEZU Begira, neskak baditu ikasketak Zuzendu lezake multinazional bat Begira, egun irakaslea da Berak irakasten dizu etorkizun...
Post edo mezu honen beheko aldean klikatuz erakustetetako panelak, puxikak eta pankartaren erretratuak ikus ditzakezue; honekin guztiarekin giroa berotu egiten dugu Egunaren ospakizuna heldu baino lehen. Berotzeko beste elementu bat kinielarena da: andrazko batzuen merituak izenekin lotu behar dira. Hementxe duzue: EMAKUMEAREN EGUNEKO KINIELA – 2009 Idatz ezazu letra bakoitzaren azpian dagokion zenbakia 1. Estatu Batuetako goi mailako politikaria 2. Atleta donostiarra, pertika jauzian...
Egun horretarako prestatu diren beste erakusketetako bat SESB garaiko kartel sortarena ere bada.Hementxe dituzue denak ikusgai. Bide batez esanda, inork itzuli ahal izango lituzke testuetan agertzen diren leloak? From Errusiako kartelak Emakumearen Eguna 09 Laudioko Institutua
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta Laudioko Institutuan prestatutako egitarauaren barruan ikusi duzue erakusketa batzuk egiten ari garela.Hona hemen horietako bat, sarean topatu dugun kartel-lehiaketa batetik hartu dugu; kartel-sorta osoa ikus dezakezue, geuk beren kopiak panel batzuetan kokatu ditugu, liburutegiaren atearen ondoan. From Kartel-sorta Emakumearen Eguna 09 Laudioko Instia
Datorren domekan Emakume Langilearen Eguna ospatuko da urtero legez. Laudioko Institutuan, azken urteetan Normalkuntza Batzordeak eta hainbat ikaslek bultzatuta, egun horren harira ekimen batzuk antolatu ohi ditugu. Hauxe duzue barikurako (eskola-eguna aukeratu dugu, bistan da) prestatzen gabiltzana: EGITARAUA MARTXOAK 6 ☺Erakusketak: ●Errusiako kartelak. ●Martxoaren 8ko kartelak. ●Euskal emakume idazleak. ☺Kiniela. - 8:15ean: Euskal Emakume i...
Pasa den astean institutuan Ttakun elkarteko kide Aitzol eta Nereak 4. DBH-ko ikasleekin burutu zituzten motibazio saiak ikusgai dituzue. Ondo pasatzeaz gain euskararen erabileraz, egunerokotasunean ematen diogun garrantziaz...hausnartzeko parada ona izan zuten. De Motibazio saioak
AGENDA 21 ETA NORMALKUNTZAKOEN ARTEAN ANTOLATUTAKO ESAMESEN LEHIAKETARAKO SORTUTAKO MEZU ITXUROSO BATZUK: TXKK ED HNDK, KTXK BNO HBG NZ. NR BDI BKITZKO, KTXKO 12 BDI 2 GRPL DTU ZLATZN BDRA PRTXE IPNI TA KTO. BZKLTZ ED LINZ BTI AILGTZN ZRA IBLZ NHZ KTXZ BT ALGTZN ZR NH DZN LKRA AIRTK DA T Z DKA FGK ...
Ruiz Soroa zutabegileak hiru artikulu argitaratu ditu Vocento taldeko egunkarietan hile honetan zehar. Iritziak iritzi, ezin ukatu zaio Ruiz Soroari bere arrazoiak argi eta garbi plazaratzeko kemena. Euskararen normalizazioa zuten mintzagai artikuluok eta, asmatuko zenuten honez gero, aurkako jarrera hariltzen zen hiru lanetan barrena.Herritarren eskubideen izenean, hizkuntza-politika oro gaitzesten baitzen, Espainiako Konstituzioaren 3. artikulua barne. Hots, jarrera liberal hertsi-hertsia edo erradikala. Artikuluak interesgarriak ziren, dudarik gabe, eta harrigarri gertatu zaidana ...
Amesgaiztoren batek esnatu du umea bart. Don Bildur izan da, arean baten. Horrekin bizi behar, amigo. Lagun handia da, izan ere, ausartegiarentzat beldurra, eta ume izuarentzat uxatu beharreko pieza, berriz. Beldurra eta ikara aitzakia, Gasteizko Sokaren Etxean erakusketa dotorea jarri ei dute: umeak izutzeko pertsonaiak bildu dituzte bertara, baina nonbait erdal jatorrizkoak nagusitu zaizkie, Sacamantecas eta enparauak. Izugile (sic) euskaldunak, berriz, inguma, ahaidea eta intxixua dira, eta erdal izugile haragizkoen aldean, gureak, euskaldunak iluntasunaren, zehaztugabetasu...
Hizkuntza normalkuntza proiektua Hizkuntza Normalkuntza Proiektua (HNP)_______________________________________________Planaren indarraldia2006-2010JustifikazioaUrumea Ikastola 1962. urtean sortu zen. Garai hartako hezkuntza sistema zeharo erdal kutsukoa zela ikusita, eta gure haurren beharrak bestelakoak zirela oharturik "Euskal Eskola" bat sortzea pentsatu zuen guraso talde batek. Euskal kultura bere arlo guztietan landuko zuen sistema bat, etxeko girotik abituz, ama hizkuntza jarraipen bat izan zezan. Legezkotasunaren arazoak zirela eta gure ikastolaren izen ofiziala "Enseñanzas Urumea S...