Neska-mutilak bertsotan

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-11 11:38

Emakumearen Egunerako bertsoak ere izan genituen entzungai.
Argazki-sortan hauexek dituzue ikasle partaideak, ezker-eskuin izenak esanda: Iciar eta Maitane; Ainara eta Idoia; Cris eta Amaia; Eider eta Julene; Ane eta Ainielle; Julen; Nerea biak; Leire; Eider eta Ainhize; Itziar eta Nahikari; Rubén; Eneko; Ainhize eta Zuriñe.
Zorionak denei, artista!


 

From Bertsotan Emakumearen Eguna 09 Instian

 

Botatako guztiak bildu ez baditugu ere, hona hemen horietako batzuk.

Triptikoan itsatsitako bertsoa Salma Nah-k egina da:

 

Emakumeen bizitza

gogor bezain eder

lehen zulo beltzean

argitara laster.

Asko lortzen ari da

eta ez dago oker.

Mundua aldatuz doa

emakumeei esker.

 

Habanera doinu korapilatsuan ere hauxe entzun genion Enekori:

 

Tabernatik mozkorturik

iritsi egin zen etxera.

Errietan hasi egin zen

jada adorez topera.

Seme-alaben aurrean

joka ari zela bera.

Mutilak, besarkaturik

amatxo eta arreba.

Hamarka ukabilkada

jausiz hiruren gainera.

Duintasuna, bizia

bota zituen lurrera.

Eraso hauen gainetik

gure helburu hauxe da:

emakumeen defentsan

guk behar dugula atera.

 

Ainiellek eta Anek hauxe:

 

Historian zehar emakumea

izan sarri baztertua.

Gure ahotsa gizarte hontan

entzutea helburua.

Neska-mutiko zahar eta gazte

elkarri eman estua.

Berdintasunaren alde denok

egin dezagun hautua.

Bada garaia, orain heldu da

emakumeon ordua.

 

Itziar eta Nahikarik:

 

Gaur emakume eguna

bagaude ospatzen

baina urtean zehar

asko dira hiltzen.

Hasieran maitasuna

geroago amaitzen,

azkenean hiltzeko

gaituzte jipoitzen.

 

Neska utzi bakean

ta hasi urruntzen,

bestela hasiko da

negarrez beldurtzen.

Gu gizakiak gara

ta ez segi jotzen;

guk geuk nahi duguna da

jarraitzea bizitzen.

 

Julenek sortua:

 

Ezkontza eguna izan zen

denaren hasiera,

gizonaren eskuko

kolpeen sorrera.

Munstro honen aurkako

egiazko jarrera

hartzea izango da

horren amaiera.

 

Zuriñe eta Ainhizek sortua:

 

Emakume asko daude

etxean gau ta egun

gizonezkoen menpe

haiek dute jardun.

Batu gaitezen denok

senide ta lagun,

eskubideen alde

borroka dezagun.

 

Rubenen ekarpena:

 

“Beti jotzen nau ta ez suabe,

erreta daukat bihotza”.

Buka dezagun gizona izan

dadin horren harroputza.

Astero-astero entzuten dugu

andre baten heriotza,

ea azkenik bukatzen den

andreen kontrako bortxa.

 

Amaiak lehen, gero Crisek esanak:

 

Gizonaren azpian

milaka urte inguru

gizarte baztertzaile

honetan gaude gu.

Aldatuko dugula

ni nago seguru.

Aupa neska guztiak

lortu egingo dugu

 

Gizarte honetan da

andrea gakoa.

Etxean ta kanpoan

beti betikoa.

Aldatu behar egoera

hau bezalakoa,

ea e(g)iten duzuen

guk egindakoa.

 

 

 


Utzi iruzkina: