Goizgiroa Emakumearen Eguna ospatzeko
Martxoaren 6ko sarrera orduan, institutuan bizi izan genuen giroa islatzen da ikusgai dituzuen argazkietan.
Prestatutako triptikoa (testu orokorrak, ikasleek egindako bertso eta idazki laburrak, kanta batzuen letrek...osatuta) banatu zen, baita eskumuturreko morea ere.
Triptikoko testu bat jasoko dugu hemen, Negu Gorriak taldearen kanta baten letra hain zuzen.
SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA
EMAKUMEA GIZAKIA DA
GAUZA BAKARRA BURUAN BADAUKAZU
PANPIN PUZGARRI BAT HAR DEZAKEZU
Begira, neskak baditu ikasketak
Zuzendu lezake multinazional bat
Begira, egun irakaslea da
Berak irakasten dizu etorkizuna
Begira, egun erizaina da
Berak zainduko digu geure bizitza
Begira, egun militantea da
Arazoak badira dago barrikadan
Maite zaituztet emakumeak
Gizona baino argiagoak dira
Maite zaituztet emakumeak
Gizona baino argiagoak dira
SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA
EMAKUMEA GIZAKIA DA
Bakarrik nahi sexu jolasentzat
Ez dizu zuri gehiegi axola
Emakumea azala, hezurrak
Haragi puxka baino gehiago da
Gizonezko batzuk emakumea
Desiratzen dutela egia da
Baina guzti horiek gauza bakarra
Daukate beraien buruetan
Ez da ezer gertatzen
SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA
EMAKUMEA GIZAKIA DA
Aizue prest zaudete? Oh bai!
Aizue prest zaudete? Oh bai!
Aizue prest zaudete? Oh bai!
Reggae maite duzue? Oh bai!
SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA
EMAKUMEA GIZAKIA DA (2)
GAUZA BAKARRA BURUAN BADAUKAZU
PANPIN PUZGARRI BAT HAR DEZAKEZU (2)
From 8:15eko sarrerako giroa: eskumuturreko eta triptikoak banatu, idazleen bideo eta power-point-a Emaku |
Iruzkinak
Institutuko ikasle batzuk 2009-03-10 13:10 #1

Gaiarekin -tratu txarrekin hain zuzen- lotutako ikasleek egindako testu labur batzuk doaz hemen:

Kolpe batzuk ez dira nabaritzen baina barruan geratzen dira. Ez izkutatu min egiten dizuna, salatu! Ez isildu, egoera ez mozorrotu eta aurpegia eman! Aski da, esnatu behingoz!

Itsaso Olabarrieta

Familiari, lagunei eta epaile bakan bati esker, zugandik urrun izango duzu erasotzailea eta bizi berri bat hasi ahal izango duzu, amets berriekin baina oraingo honetan malkorik gabe.

Deborah Lozano

Tratu txarrak salatzen dituen emakumea ausarta da.

Amaia García

Gizon batek emakume bat jotzen duenean, koldarra baino ez da.

Miguel Ángel Ispizua

Egunero hamaika emakumek salatzen dute tratu txarrak jasaten dituztela.

Gentzane Aldai

Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei lagundu, BEHAR ZAITUZTE ETA!

Nerea Azpuru

Guztiok emakumeekin egon behar dugu, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko.

Kevin Maestre

Utzi iruzkina: