OILARTUTA
Ez ditut feministak gorrotatzen, ezta feminista horiei ezin ikusia dietenak ere. Aitzitik, azken hauek ulertzen ditut. Eta haiek ez hainbeste.
Oraintsurarte ospitaleetan erditzea luxua zen, gaur, berriz, bizi zaren etxean erdi zaitezke, eta aukeran duzu, komunean, sukaldean, telebista-dvd-home-zinema ta guzti ere.… hainbat abantaila omen daukazu zure eskura. Hau mauka. Erditze naturalak etxean egiteaz kexatu denik ez dut ezagutzen. Kuriosoa. Are kuriosoago, harrotu ez denik ez dut ezagutzen.
Mendiarekin gauza bera gertatzen zait niri, sekulako aldapak dauzkan mendiak igotzen gorriak ikusi arren, behin han tontorrean zaudela, -are beherantza zoazela- ahaztuak ditut neke-sufrikario guztiak. Harrotu egiten gaitu tontorrak, oilartu, eta ez dugu distantziaz baloratzen egindako bidea.
Erditzeko orduan, etxean ala ospitalean, gaur egun argi baino argiago du bikote eta emakume askok: etxean. Zielos! Harritzen nau, zelan aldatu garen, zelan aldarazi dugun pentsaera. Kontatzen diren ospitaleetako erditze esperientziak ez dira politenak. Are, ospitaleetako esperientziak gutxiesteko joera sumatzen hasia naiz, kasualitatez, martxoaren 8a gerturatzean.
Ni neu kaka-eginda sartu nintzen erditze gelara, ospitalera, baina, emandako zerbitzuaren atentzio, laguntza, eta profesionaltasunak ikaragarri lagundu ninduen/gintuen. Dena esan beharra dago.
Etxean hurrengoan? Ez dago zertan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: