ENTSALADA NAHASIA

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-02-21 14:24

Umea sehaskaratu bezain agudo afaldu ohi dugu andrea eta biok, egunaren gorabeherak errepasatzen ditugun bitartean. Atzoko entsalada olio-gatz-ozpinekin konpontzen gatxa egin zitzaigun.

Afari arinak egitea komeni dela jakin arren, dentsitateaz kezkaturik ginen, euskaldunenaz, noski, bitik bat (2/1) euskalduna dagoen aniztasunean hamarretik bira (10/2) jaisten dela gure herriko hainbat tokitan kontuan hartuta: eskolako jantokian, lehen platerean  euskaraz, bigarren eta postrean, gaztelania; haurtzainak umeei euskaraz, baina euren artean erdaraz; jantokiko zaindarietan erdara garbi-garbia normaltasunez; gurasoak euren artean erdara batuan, …

Entsalada ondo harrotu behar dela diost andreak, gainetiko itxuraz gain jateko modukoa den edo ez jakiteko.

Biharamunean hara non prentsan harro-harro eta euskara ederrean- hauxe topatu nuen: elkarbizitzaren formula berria aberastasun iturri izan behar da etorkizunean.  Alegia, denetariko entsalada gustatu egin behar zaigula. Gure etxean kipula-letxugak gustura asko jaten ditugu ba, eta harro gaude. Formula hobe bezain sinplerik ezagutzen duzu?


Utzi iruzkina: