ILARGI INBIDIATAN

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-03-02 09:23

Inbidia sanoa naturazale izan eta gailur antsian bizi ordez -aspaldiko ingelesen antzera- etxeko sofan presarik gabe irakurketa estentsiboak eta ibilaldia ondo prestatu ostean etxetik ateratzen zirenei, Willifog eta konpainiari.

Larunbateko ilargi eklipsea ikusteko irrikitan direnei ere bai, inbidia sanoa diet, umeei, gurasoei, eta ume-guraso interesatuei batez ere. Ez da eklipseagatik beragatik, ez baitut ez tresnarik behar bezala ikusteko, ez pazientziarik ere astronomiaren kontzeptu oinarrizkoak neureganatzeko ere. Gehien interesatzen zaidana, ordea, horrek guztiak sortzen duen irrika, fantasia eta amets-saltsa, guztiz sanoa da.

Alde batetik gure lurra –gatazka leku ez ezik– planeta batean dagoela gogorarazten digu ilargiak horrelako egun berezietan, ohiko zikloak ez duenez bestela atentzio gehiegirik egiten.

Bestalde, Euskal Herria eta bere konplikazio guztia txiki-txiki eginda uzten laguntzen digu une batez behintzat, eta lotsatuta agian, baina onartu behar duzu munduko milioika lagun une horretan-edo gauza bera egiten ari direla, ilargiari begira, ilargitan, alegia.

Seguru, ilargiak ostenduta egon ondoren, beste bizitzarik posible ote galdera sanoarekin ibiliko da bat baino gehiago. Nazka-nazka eginda dagoenak beste lur-ilargi batera joateaz amets egingo du.

Egutegira begiratuta, berriz, ilargi aldiek primitibotasunik gordetzen dugula oraindik gogoratuko digute.

 Gure umeari gauaren misterioak ulertzen lagunduko dio, agian, eta berriren bat sortu ere, galaxia, Pokamon, eta antzerakoek eraginda.

Nork bere irabaziak izango ahal du larunbatean.

Etxera joan eta Pink Floyd entzungo dut, biniloan, The Dark Side of the Moon.

 


Utzi iruzkina: