UMEA ENKARGATU

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-02-13 12:23

Aurreko udan Mikel semeak lau urte bete zituen, eta kandelei putz egitean, andreak eta biok esan genion:

-Laztana, eskatu desio bat. Ea, zer eskatu duzu?

Eta umeak poz betean begiratzen gaitu eta diosku:

Playstation bat edo… anai-arreba bat.

Andreak eta biok elkarri begiratu eta esan genion: “ Playstationa laurogei mila ditun/k, barriz!”

Beraz ba, bikotetxoaren bila joan ginen. Jakin izan banu, andrea bera bakarrik joango zen. Ikaragarria da zein azkar geratzen den haurdun emaztegaia, eta norberaren emaztea, berriz, zelako lanak ematen dituen. Egia da! Hilabete daroazu neska batekin irteten, langabezian zaude, bere gurasoek enpagua dizute, ez duzu kondoia kentzen ezta dutxatzeko ere. Lehenengoan, zast! haurdun lagatzen duzu. Orain, umearen bila bazoazte, errazagoa izango da hainbeste bultza eta bultza EHtik irtetea haurdun uztea baino…! Hori bai, biok txotxolo-txotxolo jartzen zarete: kandelatxoak, intzensua, saxofoi musika… Maite-maite egingo dugu elkar maitasunaren fruitu izan dadin pentsatzen baituzu. Haurdun geratu ezinezko sei hilabete pasatu ondoren, berriz:

«Ia larrutaldi arrunt baten ondorengoa izatea hobe den!»

 Izan ere, futbolarekin bezala gertatzen da. Dotore jokatzea denoi gustatzen zaigu, baina balio duena gola sartzea da. Beraz ba, ginekologoarenera zoazte eta hauxe diotsue:

-Normala da, gero! Ekin egin behar diozue, ordea.

Noski, larrutaldiak Frenadol antzera errezetatzen dizkizu, egunean 3, bat 8 orduko.

Bi hilabete martxa horretan, nahiago zenuke hil.Txarrena obulazio astea da. Ze, itxura denez, egun horietan tenperaturak gora egiten du eta ernaltzea (fetilidad) areagotzen da.

Hortaz, emaztea egun osoan zehar dabil termometroarekin. Eta bat-batean batzar batean zaudela telefonoak jotzen du:

-Laztana, igo egin zait. Zatoz agudo. Oraintxe izan behar du-eta.

Nagusiari zelan azalduko diozu ba! Hara, joan beharra daukat, andreari tenperatura altxatu zaio-eta… «Eta ezin dio medikuak artatu?» Joño, nahiago nuke umea nirea izatea.

Etxeratu eta biluzik topatzen duzu emaztea, prest, eta diozu: «nik horretara ezin dinat, hau oskolbako pipak jatea lakoxea dun.»

Izan ere, ez du besterik buruan, gixonen antza du-eta! Nik, berriz, makina dirudit. Hau da, amaitzen dugunean gogoa izaten dut esateko:

-Tori, zure espermatozoidea, eskerrik asko!

Hori gutxi balitz, jendeak aholkuak besterik ez. Misiolariarena egizu, ilbetean; jarri dezala andreak kojin bat azpian eta  egindakoan etzan dadila ordu erdiz hankak gora dituela. Joder! Gizarajoa! Lehenengo aldia da esan beharra diodana:

-Eutsi, eutsi, apur bat gehiago!

Azkenean, ez zegoela modurik ikusi genuenean, medikuarenera joan eta esan zion:

-Agian, hazi analisia egin beharko duzu, espermatozoide gutxi izatea izan daiteke arazoa!

Zeure artean diozu: «Ostia, sei hilabete, … sei larrutaldi eguneko…! Bat edo bat geratzea litzateke harrigarria!»

Eta mediku jaunak:

-Baliteke astenospermia izatea ere. Hau da, espermatozoide alferrak.

Eta emazteak:

-Ba… horixe izan baietz! Eguna ematen du, berriz, potroak jotzen!

Eta besteak:

-Ez zaitez kezkatu, hori balitz, erauzi eta obuluan ezarriko dizkizugu.

-Bai zera ere! Alferrak izatea bale, baina taxia jartzea hamabi zentimetro korritzeko.

Eta mediku jaunak:
-Zaila da, ordea. Milioika espermatozoidetik batek baino ez du irabaziko.

Hara, Mihiluzen ez bezala.

Analisia egin beharra daukazula, alegia. Gela batean sartzen zaituzte ontzitxoa eskuan eta makina bat aldizkari pornoak. Han zaude zu jesarrita, ia animatzen zaizun. Larrugorritan dauden pilaka argazkien artean egonik ere, zuk hauxe pentsatzen duzu:

“Hara, honakoak hain mokor estuekin arazoak izango ditu erditzean!”

Eta emazteak kanpotik:
-Maitea amaitu ote duzu jada? Etxean ez duzu hainbeste aguantatzen!

Kontua da, azkenean, adore handiz ontzitxoa betetzen duzula. Baina gero aste guztian zehar emaitzen zain ematen duzu urduri. Zalantzan jartzen duzu daukazun umea zurea denik ere. Begiratzen diozu umeari eta pentsatzen duzu:

«Ados, Jontxu nire igul-igula da, baina nik aurpegi arrunt askoa daukat.»

Eta orduan gogoratzen duzu zelan emazteak ekin eta ekin Jon izena jarri nahi ziola umeari.

-«Zer gertatzen da ba? Peru ez dela polita ala?»

Gainezka egiteko moduan amaginarrebarekin:

-Hauxe da ume argixe! Norena urten ete dau?

«Joño, egia! Ia emaztearena ere ez den!»

Baina bat-batean galga jartzen duzu:

Nire paranoiak dira. Jontxu nirea duk! Izan ere, garai haietan, estadutan lagatzea errazagoa zen: langabezian nintzen, aitagin-amaginarrebek gorroto zidaten, … beraz,  kondoia jartzen nuen. Dena genuen gure alde!

Azkenean emaitzak eman zizkiguten eta itxura denez ez zait ezer arrarorik gertatzen Estresa dudala besterik ez. Beraz, umeari playstationa erosi diot; ia jolasten apur bat lasaitzen naizen. 


Utzi iruzkina: