Zer esango pentsatzen igarotzen ditu egunak, orduak. Hitzak aukeratzen ibiltzen da etengabe... eta, pozik gutxitan izaten den arren, irribarrea da bere betiko agurra. Hamaika kezkak aztoratzen dute baina, ez du ezer esaten, inoiz, inori. Nahiago isilik geratu, entzun. Bere lekua eskeintzen dio ondokoari, ahalik eta hobeen senti dadin. Batzuetan, inork ikusten ez duenean, damutu egiten da eta, errudun sentitzen da gero. Ez daki ezetzik esaten; maiz, ispiluari begira geratzen da luzaroan, ohartuz, nor den ez dakiela jada.Besteontzako bizi denak ez baitauka bere bizitzarik.Noizbait, pentsame...


Azken iruzkinak