Heriotza

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-07-17 12:17
7

Lagun batek esan ohi du ez zaiola axola hiltzea. Mundua gaizki dago, eta Berri Txarraken Libre abestiak esaten duenaren aurka, uste dut guk apurtu dugula, eta horretan ari garela oraindik. Gure bizitza oso lotuta dago noski munduarekin, baina ez guztiz. Kanpo eragileek geure mundua, geure animoa baldintzatzen dute, geure egunerokoa. Baina beti ere inguruan gertatzen diren gauzak baldin badira. Hau da, tristea bada ere, hirugarren munduan gosez hiltzen diren haurrek, Palestinan jasaten ari direnak etab. ez dute nire rutina aldatzen.

Dena den, jende guztiarekin ez da berdina gertatzen, eta pertsona askori honek guztiak ez die uzten lasai bizitzen, edo ez dute uzterik nahi. Beltza ikusten dute euren ingurua, eta agian beltza da bai, baina nire ikuspuntutik ahazten dituzte iluntasunean distiraz dabiltzan kolore gutxi batzuk ere. Ez da berdina hil nahi dudala esatea, edo hiltzea axola ez zaidala esatea noski. Hil nahi izatea etsitzea da, esperantza oro galdua izatea, pandoraren kutxa guztiz hutsik gelditzea. Ez daukagu jada bizitzeko arrazoirik, eta ez diot zentzua, ez baitut uste inoren bizitzak zentzua duenik, baina bai arrazoiren bat. Bizitza sufrimendua besterik ematen ez digun zerbait bilakatzen bada hil nahi dugu, ahaztu dugu plazerrak dastatzen, ahaztu dugu etorkizuna, edo are txarrago, ez dugu etorkizun hobeetan sinisten, beti beltz baitago gure aurrean jartzen den guztia.

Agian lagunak hobeto azalduko luke, baina uste dut heriotzaren etorrerak inporta ez izatea oso esanahi desberdina duela. Kasu honetan esango nuke zerbaitengatik daukagula oraindik bizitzarekiko lotura, beltza da gure ingurua eta ez dugu gustuko, tristetu egiten gaitu, baina beti dirau gure barnean itxaropen izpi batek, aurrera begiratu eta etorkizun hobe bat ikusten dugu urrunean. Agian ez dugu sinesten hori ere, agian uste dugu etorkizuna ez dela hobea izango, baina inkontzienteki jartzen dugu ilusio apur bat amets horretan, itxaropena. Itxaropenak eta momentu politek mantentzen dute orduan gure bizitzeko gogoa, gogoa edo. Baina jarraitzen dugu triste, burumakur, errealitateari begirada bat eman eta zapore garratz bat somatzen dugu ahoan, desilusioarena... gogaitzearena.

Ni, nire aldetik, saiatzen naiz ulertzen sentimendu hauek guztiak, paradoxa hau, baina askotan ez dut lortzen. Heriotzak ez dit beldurrik ematen, egia da, eta hiltzen naizenean, akabo, ez dago zertaz kezkatu, zertan pentsatu, ez dago penatzeko betarik. Hiltzean hil naiz, ez dago besterik, ez naiz konturatuko, minaz agian bai, egoeraren arabera, baina ez heriotzaz. Horrela begiratuta ulertzen dut bizitza galtzearen aurrean aiherga izatea, ez du axola, etortzen denean, etorriko da, ez gara ohartuko. Baina bestalde, norbaitek galdetuko balit hiltzea edo bizitzen jarraitzea nahiago dudan, minik gabeko heriotza eta sufrimendu eta pozez betetako bizitzaren artean aukeratu beharko banu, ez nintzateke ezerezean murgilduko. Oraindik dauzkat mila amets betetzeko, mila betetzeke geratuko direnak... oraindik daukat hegan egiteko denbora euren atzetik, oraindik ezagutu behar dut neure burua inoiz ezagutzera helduko ez naizela dakidan arren, oraindik maitatu eta maitatua izan mila era ezberdinetan, oraindik bidaiatu eta oraindik jostatu. Bizitzarekin. Bizitzarekin jostatu nahi dut, eta bizitzak nirekin jostatzea... bizitzaren hamaika palo ditut jasotzeke, eta hamaika poz. Liburu asko ditut pendiente, pelikula asko, lagun eta aurkari asko ezagutzeko, asko daukat ikasteko.

Erabaki beharko banu ez nuke alde egingo, ez nintzateke desagertuko, ez baitut oraindik bizi, eta gehiegi gustatzen zait bizitzea, alde on eta txar guztiekin. Heriotzari ez diot beldur, minari bai, baina pakean utz banazake aldi baterako, ez legoke gaizki, egia esan!

astrozoro

astrozoro 2007-07-19 15:38 #1

ez  dut  sinisten zure  lagun  horrek  esaten  duena

Sugoi

Sugoi 2007-07-19 17:01 #2

Zergatik ez? Ez du hil nahi, baina berdin zaio hiltzen bada. Bizitzen jarraitzen du, baina bukatu denean kitto, akabo. Besterik gabe.

malen

malen 2007-07-23 00:52 #3

Nik koadrilan lagun bat nuen, hil nahi ez zuena....txarrena gertatu aurretik zera esan ohi zuen: "zergatik egiten du bere buruaz beste hainbeste jendek? Nik normal bizi nahi dut...eta ezin dut...ez dago eskubiderik!"
Gure artean ez dagoen arren, inoiz  baino gertuago sentitzen dut. Hil egin zen baina gurekin jarraitzen du...agian heriotza ez da pentsatzen dugun bezain txarra.
Zure laguna ausarta dela esango nuke nahiz eta iritzi bera ez izan, zurekin ados nago...minari beldur handiagoa izan beharko genioke, heriotzari baino...

Sugoi

Sugoi 2007-07-23 13:54 #4

Nik ere koadrilan banuen hil nahi ez zuen lagun bat... are gehiago, hau bai zela bitalista! Carpe Diem esaldia berea egin zuen, nahiago zuen bizitza topera disfrutatu eta 40 urterekin hil, 60rekin guztiok izan dugun bizitza bera izanda hiltzea baino... Honek ere gurekin jarraitzen du, baina zoritxarrez ez, nik ez dut inoiz baino gertuago sentitzen, urrun baizik... heriotzaren parterik txarrena azken finean bertan bizirik gelditzen denari tokatzen zaio, berak bai sufrituko baitu.

malen

malen 2007-07-24 11:53 #5

Baina hori 18 urterekin geratzen denean are gogorragoa egiten da...
agur bat,

iXiLe

iXiLe 2007-11-15 09:23 #6

iepa! hitz hauek entzutean zerbaitek bultzatu nau idaztera. Egia esan, heriotzaren inguruko trataera asko inporta zait, gehien bat heriotza gazteekin tratatzeko bideak irekitzea. gauzak honela, ikasgai baterako HERIOTZAn inguruko lan bat egitea erabaki dugu. lan hori lekukotzetan oinarritutako bideo bat izango da. beraz, interesatzen bazaizue aurkituko dugu modua zuei bideoa ailegatzeko. ondo izan!

Sugoi

Sugoi 2007-11-15 10:37 #7

Ondo legoke bai! Ni beti nago gauzak jasotzeko prest, nahi izanez gero idaz diezadakezu emailera, arazorik ez.

Utzi iruzkina: