Nire txakurra

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-04-26 17:51
1




Nire txakurra ez zen nahasten
Nire txakurrak maite bazintuen maite zintuen
Eta
gorrotatzen bazintuen gorrotatu egiten zintuen.

Nire txakurra ez zen nahasten
Ezin zintuen gorrotatu eta maite aldi berean.

 


Nire txakurra ez zen nahasten
Nire txakurak beti nahi zuen nirekin
Eta
nik berarekin nahi ez banuen tristetu egiten zen.

Nire txakurra ez zen nahasten
Salbu eta beste norbaitek janaria eskeintzen bazion.

 


Nire txakurra ez zen nahasten
Nire txakurra etxekoa zen, gu etxekoak ginen.
Eta kito.
Besteak kanpokoak ziren.

Nire txakurra ez zen nahasten
Ez zeukan identitate arazorik.



Nire txakurra ez zen nahasten.
Nire txakurrak ez zekien bizitza laburra dela.
Baina
jakin izan balu bezala jokatzen zuen beti.

Nire txakurra ez zen nahasten.
Ez zen nahasten.



 


 
Post Scriptum: Txakurra eduki duen edonork jakingo du zenbat kostatu zaidan orainaldian idatzita neukan testu hau lehenaldira pasatzea. Sami, txakur burujabea, hil egin zen atzo, kumeak egin eta lau egun geroago.



Patxi

Patxi 2008-04-28 01:38 #1

Bizitzaren zentzuari buruz eta, neurona gutxi alperrik galdu txakurrak, eta momentua bizi, jaiotzen direnetik bukaeraraino. Zoriontsu bizi izan direla jakiteak asko goxatzen du baten ondoeza, nerea goxatu zuen behintzat, nere lauhankako kuttunak jun zirenean. <br><br>Animo Jozu!<br>


Utzi iruzkina: