Agur esateko astirik ere ez
Gazte baten heriotzaren berri izan dut gaur, gaztea baita berrogeita gutxi urtekoa mende erdiaren inguruan gabiltzanontzat. Baina ez nau gaztetasunak ukitu, heriotzaren bat-batekotasunak astindu nau: une batean bazaude, hurrengoan ez.
Eta
gero elkarrizketetan topikoak: -Sikieran, konturatu barik joan da...
-Nahi nuke nik ere hori neuretzat, ohean sartu eta itzartu ez...
Ni
ez nago hain seguru, agian nahiago nuke nik denbora apur bat izan
bertoko kontuak antolatuta uzteko, maite ditudanei zenbat maite ditudan
esateko, merezi dutenei behar den moduan agur esateko..., zer dakit
nik, hainbeste gauza egin nahi nituzke nik bakean joan ahal izateko.
Bakean joan esan duzu, Jozulin? Ba da bakean joaterik? Bada heriotz duinik? Ba da mundu hau uzteko modu eleganterik?
Eta, badakizue zer? Uste dut ez nukeela joan nahi agur esan barik.
Iruzkinak
leire 2012-01-10 00:48 #1
Zure moduan pentsatzen dot, Josu! Nik nahixagoko neuke, asko sufridu barik, gauzak konponduta lagatzia, maitte dittudanak maitte dittudala esatia, eta laztan bana emonda agur egittia. Hildakuandako eta famelixiandako be hobia, esperientzixaz diƱotsut!<br />Besarkada bat!<br />
Patxitrapero 2012-01-10 01:17 #2
Konturatu gabe jutea gauza haundia da. Sufrimentuak asko itsusitzen du azken txanpa hori.
Neri agurrak ez zaizkit batere gustatzen. Nik aukeran, nahiago bapatean.
Galera da txarrena. Ez juten dan horrentzako, geratzen direnentzako baizik. Baina, holaxe dalako, estimatzen degu gehiago ORAIN daukaguna? Estimatzeko kontzientzia daukanak behintzat...
Gaur gaia zapaldu diogu alkarri, Jozu ;-)
Utzi iruzkina: