Eguerdiko dokumentala

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-04-28 15:33
1

Kumeak leku batetik bestera zeramatzan gepardo emeak telebista piztu dudanean. Sasiartetik sasiartera zeramatzan, gepardo izanagatik kumeak kontuz ostondu behar dituelako –hienak hienak dira- jateko zerbaiten bila ehizan ateratzen denean.

Lau kume egin ditu aurten gepardoak eta estatistikek erakusten digutenez, bakar bat helduko da bi urte betetzera, lautik bat, horixe dio dokumentaleko ahotsak.

Oraingo eszenan lehen kumea hil egin da. Gepardo emeak, ordea, ezer gertatu ez balitz bezala darama ahoan, burua dingilizka duela, ezkutaleku batetik bestera kume hila, eguzkiak sututako belardi horian zehar.

Lanera joan behar izan dut eta ezin izan dut gehiago ikusi. Gepardoa eta bere kumeak izan ditut buruan arratsalde osoan. Noiz erabaki du hilda zegoela? Zerk erakutsi dio hilda zegoela eta ez zuela merezi gorpua ezkutaleku berri batera mugitzerik? Sentitu du? Estatistikari jaramon egin eta bi kume gehiago ere hilko zaizkio gepardoari, zenbakiek agintzen dutena zintzo betez?

Patxi

Patxi 2006-04-28 17:29 #1

Bai jakina, hilko zaizkio. Sentituko duen?  Beste animalia batzuek euren kumeak hiltzen dituzte. Amazonian ere ez dakit ez ote zituzten/dituzten, tribu batzuetan, ume jaioberriak hiltzen, bai baitakite ume bakarra baino ezin dutela elikatu...

Naturak bere zerak ditu, heriotza hor dago, eta guk zorionez, gero eta bakanago ikusten degu.

Okerrena da, ikusten degun aldi bakanago hoietan, gogorrago egiten zaigula. Sarriago agertuko balitz, aiserago eramango genuke, beste konformidade batekin. Lehen, medikuntzaren aurrerapen eta zabalkundearen aurretik, hala zala entzunda nago.

Ezin deguna egin da animalien mundua, gure begiez, gizakion begiez juzkatu. Gepardo horri, berarentzako zorionez, ez diote gure moduko funeral tetrikorik egingo.

Gure hileten parafernalia beste bat balitz, guk ere beste modu batera eramango genuke kontua. Mexikon adibidez, ospatu egiten omen da. Nik ez det sinisten Mexikon heriotza zelebratzen dutenik beren barrenean, beste gizakion tristura bera sentituko dute, baina euren parafernalia festiboagoak lagundu egingo die zorigaitza hobeto eramaten.

Eta txapa guzti hau, betilun irudikatu dedalako Jozulin klaseak ematen, eta euskalgintzak, ez baitu horrelakorik behar ;-)

Utzi iruzkina: