Marcelina, in memoriam.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-12-10 20:30

Zapelaitzak eraman du Marcelina.

Eraman du, ziur nago, lumagorrien paradisura, non edonon dauden arto eta gari alez gainezka betetako azpilak, zizare potoloak, har lodiak eta kakalardoak; non aztarrika ibili ahal izango den eguzkiak epeldutako larre berde amaigabeetan; non izango dituen ondoan beste oilo batzuk haiekin ko-ko-ko-mentatzeko azken ko-ko-kon-tuak; non izango duen gangar ederreko oilar galai bat dotore-dotore kortejatuko duena, edo hobeto, oilar lerden bi izango ditu inguruan, berari begira biak, nork hobeto zaindu bera, zeinek arreta gehiago eskaini berari...

Pentsatzen jarrita, orain arte baino hobeto ibiliko da oiloen paradisuan Marcelina. Gure Marcelina.

 

 


Utzi iruzkina: