Errealitatea, berriro.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-03-01 00:00

Ematen dituzu egun batzuk kanpoan eta lur hartu orduko gogoa sartzen zaizu bizi izandakoaz hausnartzeko: zenbat kolore eta hizkuntza biltzen diren aireportuetan, zenbat usain ezberdin somatu daitezkeen atzerriko jatetxeetan, enfin, kosmopolitismoaz eta antzeko gauza modernoez eta abar...


Baina.

 

Etxera bidean kotxetik ikusten duzu ikurrina zapi beltzaz Herrikon; pentsatzen duzu: malo. Ordenagailuaren aurrean jarri eta orri nagusia, Berria: Preso, bere buruaz beste, senideak, sinestu, ez, autopsia. Bloglines zabaldu eta Julenenean hurrengo zartada, hiru gazte. Airean joan diren munduak. Topiko zerrenda daukazu buruan:

 
“marmotaren egunak, urteak”

 
 “pertsona bat hiltzen denean gizadi osoa iraungitzen da”

 
 “21 gramo”

 
“negar egingo nuke itsutu arte altxatzen deneko hondoratzen den bizitza honengatik”

 

Idatzi? Zer idatzi? Idatz dezakedan guztiak fribolitate hatsa du. Idatz dezakedan guztia fribolitate hutsa da.

 

Errealitate puta hau. Beste topiko bat.

 

 

P.S.: Mezua amaitzen nagoela, estekak bilatzen, hara non azkena. Uste dut oso oinarrizko zeozer urratzen dela alde bakoitzak ezin dituenean bere hildakoak bakean agurtu. Eta bai, nahita idatzi dut “alde bakoitzak” eta “bere hildakoak”.

 


Utzi iruzkina: