Kategoria: errealitatea
Hainbat egun igaro dira azken post-a idatzi nuenetik. Informazioa etengabeko jario bat da eta azken aste hau bereziki bizia izan da. Ilegalizazioak, ohiko prentsaurrekoak, betiko gaitzespenak, erakunde armatuaren erantzuna, kaleko manifestaldiak, istiluak, kea, malkoak eta bitartean, hauteskunde kanpaina abian da! Abian beraz, zinismoa, gezurrak eta inoiz betetzen ez diren promesak. Abian demokrazia eta askatasuna; ahal bezain beste lapurtzeko demokrazia eta ziria sartzeko askatasuna. Gora gure errealitatea! Hauteskundeak nork irabaziko dituen? Norentzat d...
Tristeak dira gaur bezalako egunak. Tristeak gure errealitatearen tristura erakusten digutelako. Tristeak eskubideen aurkako ekintzak gertatzen direlako. Nire lehen postean esan nuen galdera batek gobernatzen zuela nire bizitza: zergatik? Zergatik ez dugu hitz egiten? Zergatik ez dugu marko berri bat adosten? Zergatik ez ditugu konfliktoaren bortizkeriak alde batera uzten? Beste post batean esan nuen arazo bat gainditzeko era bakarra arazoa onartzea dela. Horretaz jabetzean zerbait eraikitzeko aukera izango dugu. Bitartean guda. Bitartean futbol partida. Gaur ETAk sartu dio gola es...
“Ikusi ezean sinistu ez”. Gure gizartean oso hedatua dagoen pentsaera da. Guk ikusten duguna ordea, errealitatea da, guk ikusita nola izango da ba gezurra! Fikzioa? Nire begiekin ikusi dut! Hedabideek gizartea mugiarazten dute, filtro papera egiten dute; berriak aukeratzen dituzte, bogan jartzen dituzte eta abar. Begira Harluxeten aurkitu ditudan definizioak: Hedabide: iz. Berriak eta argibideak hedatzeko bidea; komunikabidea. Komunikabide: iz. 1. Munduan gertatutakoaren berri emateko erabiltzen den zernahi bide; hedabidea. Aldizkariak, irratia, telebista eta gainerako gizarte...
Ematen dituzu egun batzuk kanpoan eta lur hartu orduko gogoa sartzen zaizu bizi izandakoaz hausnartzeko: zenbat kolore eta hizkuntza biltzen diren aireportuetan, zenbat usain ezberdin somatu daitezkeen atzerriko jatetxeetan, enfin, kosmopolitismoaz eta antzeko gauza modernoez eta abar... Baina. Etxera bidean kotxetik ikusten duzu ikurrina zapi beltzaz Herrikon; pentsatzen duzu: malo. Ordenagailuaren aurrean jarri eta orri nagusia, Berria: Preso, bere buruaz beste, senideak, sinestu, ez, autopsia. Bloglines zabaldu eta Julenenean hurrengo zartada, hiru gazte. Airean joan diren mundua...