Osirisen Mitoa

No profile photo Egipto | 2009-02-09 16:00

Antzinako zibilizazioetan mitoak kulturaren oinarria izaten ziren.
Zertarako behar zituzten mitoak? Zergatik oinarritzen zen beraien kultura mitoetan?

Antzinako zibilizazioetan biztanleriaren eguneroko egitekoa lurra lantzea, ura ekartzea, tenpluak eraikitzea... izaten ziren. Ikasteko denborarik ez zutenez ezta dirurik ere zibilizazioaren gehiengoa alfabetatu gabe zegoen. Faraoi eta nobleak izaten zuten ikasteko denbora bakarrik. Azken hauek astronomia, anatomia, medikuntza, algebra... gaien inguruan oso jakintsuak ziren, baina biztanle arruntentzako ez zen hain erraza beren inguruan gertatzen zena ulertzea.

Beraz, esan genezake mitoak alfabetatu gabeko biztanleek, hau da, biztanleria arruntak munduko gertakariak ulertzeko eta kontatzeko modu bat zela. Horrela, mitoen bidez munduaren eta gizartearen sorrerari, euriari, gauari, lehorteei... sentsua aurkitzen zieten.

Gaur, Osiris jainkoaren mitoa azalduko dizuet. Mito honi esker antzinako egipziarrek gaua eta egunaren prozesua azaltzen zuten:



Osiris (berpizkundearen jainkoa eta eguzkiaren pertsonifikazioa) izakirik indartsuena da. Egunero mundu guztia alde batetik bestera zeharkatzen du suzko gurdi baten gainean (eguzkia).



Egunero, gizakiei argia eta beroa emateko bere ibilbidea bukatzeke dagoenean, Seth jainkoa (iluntasunaren jainkoa) bere indarra osteko zain egoten da. Momentu horretan, Seth-ek Osiris jainkoaren gainera salto egin eta hil egiten du eta bere zaurietako odolak zeruertza gorriz margozten du (horra hor zergaitik askotan iluntsean zerua arrosa-gorri kolorekoa egoten den). Seth jainko maltsurrak Osirisen gorputza zatitu eta erreinu guztian zehar zabaltzen ditu. Munduaren jabe bilakatzen da eta guztia iluntasunean murgiltzen du.



Isis jainkosa (Osirisen arreba eta emaztea, eta ilargiaren pertsonifikazioa) Osirisen bila ateratzen da ez baita oraindik etxera heldu. Jainkosaren argiari esker senarraren gorputz atalak aurkitu ahal izaten ditu iluntasunean, eta Seth-ek egina ikusirik negarrez hasten da. Bere senarraren atalak biltzen dituen bitartean jainkosaren malkoak unibertsoan zehar sakabanatzen dira (izarrak).



Atalak guztiak biltzen dituenean bere senarra osatu dezaten eskatzen du; horrela hurrengo egunean jainko boteretsua berriz bere ibilbidea gauzatzeko prest dago, baina, oraingo honetan ez da Osiris baizik eta bere reenkarnazioa, Horus.     

Hala ere mito guztien hainbat bertsio desberdin egoten dira, badakizuen bezala mitoak ahoz-aho hedatu baitira belaunaldiz belaunaldi.