Hona hemen atzo egiptoko jainkoei buruz azaldutakoa sakonago azaltzen duen 5 ataleko bideo interesgarri bat:
Antzinaroko egipziarrek naturako elementu nagusiekin parekatzen zituzten beraien jainkoak. Hori dela eta, haizea Shu jainkoaz eta hezetasuna Tfenis jainkosaz identifikatzen zituzten. Shu eta Tfenis jainkoen elkarketatik Gueb (lurra) eta Nut (zerua: astro guztien sortzailea) jainkoak jaio ziren. Nut-ek hainbat haur izan zituen: Isis, Osiris, Set, Neftis eta Horus. Egipziarrek jainko asko izan zituzten, hain zuzen ere, ikertzaileek esaten dute 3000 bat jainko izan zituztela gutxi gorabehera, baina ez zituzten guzti horiek maiz gurtzen: Anubis: hildakoen jainkoa. Bas...
Egipto luzeketara hedatzen den herrialde bat da eta Nilo ibaiak zeharkatzen du goitik-behera, urertzaren ekialdea eta mendebaldea bereiziz. Herrialdearen % 97 basamortua da, hau dela eta, antzinaroan jendea Nilo ibaiaren urertzean bizitzen zen gune ugalkor bakarra baitzen landareentzat.Nilo gabe Egipton bizitzea ezinezkoa izango zen garai horretan; ibaiaren ur-goraldiak izaten ziren urteko momenturik garrantzitsuenak.Gure gaur egungo egutegiaren arabera, ekaina eta urrian gertatzen ziren ur-goraldiak. Ibaiaren inguruko lurrak urez betetzen ziren, lurrari uzta hazteko beharrezko zituen...
Blog honi sarrera emateko Antzinako Egiptoari buruzko datu orokor batzuk ematea beharrezkoa dela pentsatzen dut:Hasteko esan beharra dago Egiptoko faraoien zibilizazioa izan dela munduko eta garai guztietako zibilizaziorik luzeena. Antzinako Egiptoko historiak 5.000 urte eramaten gaitu atsera denboran. Ideia bat egiteko kontuan izan behar dugu Kleopatra handiaren garaia gure garaitik gertuago dagoela antzinako faraoien garaitik baino.Orain dela 5.000 urte, Europa, Amerika eta ia mendebaldeko Asia guztian zehar Harri Aroko ehiztariak baino gehiago bizi ez zirenean, Egipton ogia oratzen eta g...
Egipto eta bere kulturaren inguruko bloga da hau. Antzinaroko kulturetan interesgarrienetarikoa, ederrenetarikoa eta arorik luzeena izan duena delako.
ez zait asko gustatu nire duda ez da oraindik argitu zerekin idazten da?