Niloko harana: geografia eta nekazaritza

No profile photo Egipto | 2008-11-14 12:30

Egipto luzeketara hedatzen den herrialde bat da eta  Nilo ibaiak zeharkatzen du goitik-behera, urertzaren ekialdea eta mendebaldea bereiziz. Herrialdearen % 97 basamortua da, hau dela eta, antzinaroan jendea Nilo ibaiaren urertzean bizitzen zen gune ugalkor bakarra baitzen landareentzat.
Nilo gabe Egipton bizitzea ezinezkoa izango zen garai horretan; ibaiaren ur-goraldiak izaten ziren urteko momenturik garrantzitsuenak.Gure gaur egungo egutegiaren arabera, ekaina eta urrian gertatzen ziren ur-goraldiak. Ibaiaren inguruko lurrak urez betetzen ziren, lurrari uzta hazteko beharrezko zituen ongarriak gehituz. Urria eta azaroaren arteko aldian ibaiaren ur-mailak berera egiten zuen eta hori izaten zen uzta ereiteko une aproposa.
Zerealak ereiten ziren gehien, bai eta lekari ugari ere, besteak beste, dilistak, garbantzoak, tipula, baratxuriak...eta sesamoa olioa sortzeko. Haragia eta hegaztiak luxuzko jakiak ziren, aberatsak baitziren ehizan joateko denbora zuten bakarrak. Ardoa zen luxuzko beste jaki garrantzitsu bat aberatsentzat. Horrez gain, papiroa eta lihoa ere elementu garrantzitsuak ziren, arropak, kandelak eta sokak egiteko erabiltzen baizituzten.
Egiptoko kultura desberdinek bi entitate politiko sortu zituzten Egipton: Goi eta Behe Egipto


Hona Egiptori buruzko laburpena egiten duen bideo bat, anima zaitezte ikustera! oso interesgarria da: