Antzinako Egipto
Blog honi sarrera emateko Antzinako Egiptoari buruzko datu orokor batzuk ematea beharrezkoa dela pentsatzen dut:
Hasteko esan beharra dago Egiptoko faraoien zibilizazioa izan dela munduko eta garai guztietako zibilizaziorik luzeena. Antzinako Egiptoko historiak 5.000 urte eramaten gaitu atsera denboran. Ideia bat egiteko kontuan izan behar dugu Kleopatra handiaren garaia gure garaitik gertuago dagoela antzinako faraoien garaitik baino.
Orain dela 5.000 urte, Europa, Amerika eta ia mendebaldeko Asia guztian zehar Harri Aroko ehiztariak baino gehiago bizi ez zirenean, Egipton ogia oratzen eta garagardoa egiten zuten, metala urtu eta lantzen zuten, belarritakoak eta besokoak erabiltzen zituzten, kosmetikoak landu eta zeramikak egiten zituzten, animaliak hezten zituzten eta landareak landatzen zituzten.
Hala eta guztiz ere, Egiptoko zibilizazioa desagertu egin zen Aro Erromatar berantiarrean.
Edu-ren tenpluko diseinu bat.