Idazkera

No profile photo Egipto | 2009-01-19 12:30
5

Idazteko modu asko daude eta Antzinako egiptoarrek erabiltzen zuten idazkera gure idazkeratik oso desberdina zen. Gainera, esan genezake egiptoarren idazkera hieroglifikoa oso ederra zela.

Idazkera hieroglifikoaren oinarria guztiz piktografikoa da, hau da, objektu, animalia edo pertsona bakoitzari ikur jakin bat zegokion. Hori dela eta, eguzkia idazteko biribil bat egiten zen; gizona hitza idazteko pertsona bat marrazten zen.



Baina arazoak ere bazituzten: nola marraztu behar zuten maitatu aditza? eta hotzaren sentsazioa? eta izen berezi bat? Arazo horri konponbidea aurkitzeko pentsatu zuten eguzkiaren ideograma biribil bat bazen, hori Ra (eguzkia) bezala irakurriko zutela, ez Ra jainkoa Ra silaba baizik. Adibidez, Ramses hitza idazteko biribil bat eginez hasten ziren.



Horrez gain, ikur berriak sortu behar izan zituzten eta erabaki gehiago hartu, horrela adostu zuten animalia bat atzera begira marrazten bazuten animaliaren beraren izena esan nahiko zuela; beste aldera begira egonez gero soinu bat adieraziko zukeen.

Piramideen garaian biztanleen %1 zekien bakarrik hieroglifikoak irakurtzen eta idazten, aristokraziari bakarrik zegokion eskubide bat baitzen. Ezagutzen ditugun lehenengo hieroglifikoak K.A. 3150 urtekoak dira. Hasiera batean faraoiaren izena adierazteko erabiltzen zen bakarrik.



Hieroglifikoak harriaren gainean zizelkatu eta margotzen ziren eta horregatik oso lanbide motela zen. Hori dela eta, ikurren idazkera sinplikatu egin zuten ikur estilizatuagoak eginez. Idazkera mota berri honi idazketa hieratikoa edo apaiz-idazkera deitzen zaio.



Hala eta guztiz ere, idazkera mota hau oso gaila zen eta idazkera berriz ere eratu egin zen idazkera demotikoa edo herriko-idazkera sortuz.



Hilobietan eta tenpluetan idazkera hieroglifikoa ikusten dugu, ulertzeko askoz ere errazagoa izateaz gain, egiptoarrek, era berean, artistikoagoa zela pentsatzen baitzuten.  

juan

juan 2011-04-30 12:17 #1

mmmm... ez zait gustatu

arianne

arianne 2014-02-02 16:53 #2

<p>ez zait asko gustatu nire duda ez da oraindik argitu zerekin idazten da?</p>

2014-10-29 20:26 #3

<p>Oso onda dago informazioa ondo laburtzen duelako eta nola azalduta dagoen gustatu zait</p>

2015-05-31 13:50 #4

2016-05-21 17:05 #5

zure ama


Utzi iruzkina: