Antzinako Egiptoko Erlijioa I

No profile photo Egipto | 2008-11-21 12:30

 

 

Antzinaroko egipziarrek naturako elementu nagusiekin parekatzen zituzten beraien jainkoak. Hori dela eta, haizea Shu jainkoaz eta hezetasuna Tfenis jainkosaz identifikatzen zituzten. Shu eta Tfenis jainkoen elkarketatik Gueb (lurra) eta Nut (zerua: astro guztien sortzailea) jainkoak jaio ziren. Nut-ek hainbat haur izan zituen: Isis, Osiris, Set, Neftis eta Horus.

Egipziarrek jainko asko izan zituzten, hain zuzen ere, ikertzaileek esaten dute 3000 bat jainko izan zituztela gutxi gorabehera, baina ez zituzten guzti horiek maiz gurtzen:

Anubis: hildakoen jainkoa.

Bast: etxearen jainkosa eta babeslea.


Thot: jakinduriaren, idazkeraren eta musikaren jainkoa.


Hathor: maitasunaren, pozaren, dantzaren eta arte musikalen jainkosa.


Amon edo Amon-ra: Jainkoen jainkoa eta Tebaseko jauna


 

Ptah: magiaren jauna eta jainko sortzailea.

 


Ra: eguzkiaren jainkoa, heriotza eta berpizkundearen arduraduna.

Horus: zibilizazio egipziarraren sortzailea.

Isis: jainkoen erregina; amatasunaren eta jaiotzaren jainkosa.


Osiris: berpizkundearen jainkoa eta Nilo ibaiaren ernalketaren eta birsorkuntzaren erantzulea.


Sekmet: gerra eta mendekuaren jainkosa.


Maat: egiaren jainkosa (luma bat eramaten du beti buruan)