Egunerokoa

No profile photo Egipto | 2009-01-30 12:00

Tenpluak eta hilobiak harriz eraikitzen zituzten baina gainontzeko etxe guztiak, aberatsenak nahiz txiroenak buztinaz eraikitzen zituzten, hori dela eta ez dugu aurkitu hori segurtatzen digun antzinako etxerik denborarekin deuseztatu egin baitira.

Egunerokoan erabiltzen zituzten arropak lihoaz egiten ziren. Gizonezkoak gona antzeko zerbait janzten zuten eta emakumeak tirante zabaleko bata bat. Argi dago aberatsek jantzi landuagoak erabiltzen zituztela, adibidez, zilar koloreko gonak edo koloretako harritxoez estalitako arropak.



Horrez gain, osasun arau bat zen guztiek ilea zeroan moztuta erabiltzea, horrela zorri eta parasitoak ekiditen baitzituzten. Hala eta guztiz ere, egun jakinetan gizon eta emakumeak ileordeak janzten zituzten. Gainera, gizon nahiz emakumeek kosmetikoak erabiltzen zituzten, horien artean zegoen olioa basamortuko eguzki izpi gogorretatik babesteko erabiltzen baitzuten. Naturako pigmentuekin makillatzen ziren, ez bakarrik ederrago egoteko baizik eta makillajeak intsektuetatik babesten zituztelako.




Aurkitutako gauzengatik badakigu xakean eta dadoetako jokoetan jolasten zutela. Horrez gain, eraztunak, belarritakoak, lepokoak, besokoak... eta beraiek egiten zituzten panpinak eta narruzko pilotak erabiltzen zituzten jolasteko, gauza guzti hauek basamortuko indusketetan aurkitu izan dira.