Azatzak 46: euskarari ekarriak
Literatura dezente jorratu dut azatzetan. Eta gaurkoan ere literaturari egingo diot erreferentzia 46. azatz honetan.
Itzulpengintzan
 euskarak salto kualitatiboa eman du azken urteotan. Gero eta 
itzultzaile hobeak eta gaituagoak ditugu. Horren harira, Angel Errok 
esan zuen behinola euskarazko literaturarik onena ziur asko itzulpenetan
 dagoela. Eta hein handi batean berarekin ados nago. Azken urte hauetan 
itzulpen asko irakurri ditut eta benetako harribitxiak topatu daitezke. 
Oso interesgarria da, era berean, Armiarmaren entziklopediak batutako euskarari ekarriak webgunea.
Zerrenda guztiz subjektiboa eta pertsonala:
- Adiorik ez, Raymond Chandler
- Hamar, Andrej Longo 
- Ulenspiegelen elezaharra, Charles de Coster
- Hilobiko isiltasuna, Arnaldur Indridason
- Poemak pluralean, Fernando Pessoa
- Hilabete bat Montalbanorekin, Andrea Camilleri
- Uzta gorria, Dashiel Hammet
- Estilo ariketak, Raymond Queneau
- Lagun armatua, Raul Zelik
Eta beste batzuk …. 

Iruzkinak
Utzi iruzkina: