Idazkolako takatekoak

Asteburuan pitxi bat aurkitu dut Interneten: Zestoarren erretolika (Zestoako Udala, 2003) hiztegia. Zestoako hizkera biziko hainbat eta hainbat esapide jaso ditu liburuak. Hona adibide batzuk:beruana kendu. ‘beroarena kendu’. Exajeratutako guztia kendu, kontuan ez hartu; izan ere, animalia kanalean pisatzen denean beroa egon ohi da eta berez duen baino pisu gehiago izan ohi du; hozten denean, berriz, pisua galdu ohi du. Horri beruana kendu inberko zayo pixkat. Ik. oriana kendu.puntanetakua izan. ‘puntanetakoa izan’. Bikaina, goren mailakoa izan. Harek erropak beti puntanetakuak ibilli ber i...


Lau mila emazte angles sarthu dire armadan; gibeleko laneri buruz bermatuko dire, karrosa, posta, eta holako zeretan.Gibeleko lanak atzeguardiako lanak dira. Jakina denez, ekialdean gibel(alde) erabiltzen da atze(alde)ren partez.Badu interesik, halaber, ondoko esapideak, alegia, zerbaiti buruz bermatu horrek. Hor, bermatuk hurbileko ditu saiatu edo ahalegindu aditzak: gibeleko lanetan lagunduko/jardungo dute. 


Irakurtzeko modu ugari dago, antza. Ohartuki leitu daiteke, edo pasa-pasa eginda. Nik uste utzi egin behar zaiola testuari norbera eramaten (horretarako behar besteko indarra badauka, bederen), eta xehetasunak bigarren irakurraldi baterako utzi (halakorik nekez izaten den arren).Elurra irakurtzen ari naiz egunokin. Lehendik ezagutzen nituen Fernando Rey (Pereirak dioenez, Gure etxeko kontuak, Oker ttiki garrantzigabeak...) eta Monika Etxebarria (Hildakoen entziklopedia, Goragalea...) itzultzaileak, baina hauxe da elkarlanean egin duten lehenbiziko literatura-itzulpena, batak gaztelaniatik e...


Euskadi Saria eman diote Manu Leginetxeri (Arratzu, 1941). Ikustekoa izan da sari horien inguruan azkenaldian ibili den nahaste eta eztabaida. Nik, gaur, aitzakia gisa erabiliko ditut (zilegi bekit), Manu Leginetxe ekartzeko gure honetara.Duela urte asko irakurri nuen haren lehenbiziko liburua, El camino más corto, eta benetan ume (gurasoen liburutegian ibili zale) haren barrenean sarturik geratu zen azpildurarik gabeko jardun hura. Beste garai batzuk ziren; orduan, kazetariak abenturazale zoro batzuk ziren, parabolikarik gabeko mundu batean, Arratzu Gernikarena zen denboran. Kapuscinski-re...


Lehengo batean, adibide hau ekarri nizuen. Tresna horrek ebaluatzen ditu fobia soziala duten nerabeengan beldurra sortu dezaketen egoerak. Eta beste aukera hau proposatu: Tresna horrek ebaluatzen ditu fobia soziala duten nerabeentzat beldurgarri izan daitezkeen egoerak. Izan litezke beste aukera batzuk; zuhurrena, nolanahi ere, erlatiboa desegitea dateke. Tresna horrek ebaluatzen du zer egoera izan daitezkeen beldurgarriak fobia soziala duten nerabeentzat. Tresna horrek ebaluatzen du zer egoerak beldurtu ditzakeen fobia soziala duten nerabeak. Tresna horrek ebaluatzen du zer egoerak em...


7. Adberbio-esapideak aurrean daudenean perpaus nagusiko subjektuari dagozkioErrepidean barrena astiro zebilela, emakume bat ikusi zuen bi haurrekin.Zebilela adizkia perpaus nagusiko subjektuari dagokio, ez emakumeari. Idazleak emakumeaz halakorik esan nahi izan balu, birformulatu behar zukeen esaldia.Emakume bat ikusi zuen bi haurrekin, errepidean barrena zebilela.Arau hau hausten duten esaldiak barregarriak izaten dira usu.Egoera negargarrian egonik, oso merke erosi nuen etxea.Ez dakit adberbio-esapidea (denborazko edo moduzko perpausak...) atzeratzea konponbiderik seguruena ote den beti....


Kontuz-kontuz urratu behar dira zenbait bide, sastrakaz, asunez eta harriz beterik baitaude. Nik, oraingoz, gogoeta labur bat egin nahi nuke.Sortu aditzaren neurriz gaindiko erabileraz jardun nahi nuke. Nire iritzian, funtsean, euskarazko sortu eta gaztelaniazko provocar parekatzetik dator kaltea.Har dezagun, kasurako, Carlos Cid-ek Senez aldizkarian plazaratutako artikulu baten izenburua.Txekieratik itzultzeak sortzen dituen hainbat buruhausteEgitura hau dugu, beraz: buruhausteak + sortu. Itxura batez,  inork gutxik esango luke horretan okerrik dagoenik (ezta nik ere). Dena den, on li...


EHUko Euskara Institutuak bekoz beko ipini ditu Hiztegi Batua eta Ereduzko Prosa Gaur datu-basean bildutako gaur egungo idazleen testuak. Hemen duzue. Lan bikaina.


Lehengoan, Gazteberri hilabetekariaren ale bat aurkitu nuen autobuseko jarlekuan, lanetik etxerakoan. Eta harritu egin nintzen, ikusirik artikulu asko euskaraz zeudela. Gainera, bazegoen atal oso bat Euskaltzaindiaren arauei buruzkoa. Dena den, apur bat aztarrika hasiz gero...Boladak izaten ditut, zerbait ondo ateratzen zaidanean oso pozik nago, ordea, gauzak behar bezala ateratzen ez direnean dena pikutara bidaltzeko gogoak izaten ditut.Esaldiak, bistan denez, badu zer zuzendu franko, baina guk ordea lokailuari erreparatu diogu gehien bat; haren puntuazioari eta kokapenari, hain zuzen. Txu...


Gaur ere, Anxuberrori segituko diogu lubakietako bere ibileretan barrena. Hara zer kontatzen digun:Guardiako gizonak lerro-lerro [zeuden] beren erreketan, begi-beharriak erne.Esapidea ikusirik, bati baino gehiagori etorriko zitzaien gogora Lizardiren harako Bihotz-begietan hura? Baina badira tankera horretako beste zenbait adibide; menturaz, gogo-bihotz dateke ezagunena.Bakarrik gain hautan bizitzeko, gogo-bihotzak fermu behar ditik. (Piarres Lartzabal: Iru ziren)Bide hori oraindik zabalik dago. Izan ere, guztiz baliagarriak izan daitezke koordinaziozko hitz-elkarketa horiek beste arlo batz...


notebook 1456151871057

"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)