Euskadi Irratian entzuna:Auto Suecia uste duzuna baino hurbilago!Oso zabaldua dago (eta zer ez?).Auto Suecia uste duzun baino hurbilago!
Aurrekoan aipatu genuenez, Euskarazko albistegietarako eskuliburua II lanean, erregistro misto terminoa erabili zuen egileak, Asier Larrinagak, ozen irakurriak izateko testuez diharduela. Honela dio:Idatzizko erregistroak bezala, erregistro mistoak ezaugarri hauek ditu.Pentsatzeko astia dagoenez, testua planifikatu eta informazioa ondo antolatzen da.Testua berrikusteko aukera dagoenez, okerrak eta akatsak zuzendu egiten dira.Ahozko erregistroak bezala, erregistro mistoak ezaugarri hauek ditu.Ideia-pilaketa saihesten da, eta oro har perpaus bakoitzean ideia bakarra jartzen da.Sintaxi bihurri...
Egunokin, ozen irakurriak izateko testuei buruzko artikuluen xerka aritu naiz. Eta oso gauza mamitsuak aurkitu ditut.«Oralidad secundaria» darabil Ongek, komunikabide elektronikoetan erabiltzen den hizkera izendatzeko. Horretaz baliatzen da, adibidez, irratiko eta telebistako hainbat esatari, hizketan ariko balitz bezala irakurtzen duenean. Azken batean, testu idatzia da, baina esatariak ahoz gora irakurri eta entzuleak belarriz jasoko duena. Ez da, beraz, isilean irakurriz jasotzeko idatzia izan den testua; entzunez jasotzeko ondua baizik; edo, bestela esanda, idazleak entzuteko sortzen du...
Nork ez du ezagutzen K.P. Kavafis-en "Ithaka" poema gogoangarria? Andolin Eguzkitzak ekarri zigun euskarara, hain berea zuen euskara intelektual hartara.Lehengoan, Interneten zerbaiten bila nenbilela, Lluis Llach-en bertsio indartsu honekin topo egin nuen. Ikusleen aurpegiak ikusirik, egingo nuke Katalunian beste abesti bat baino gehiago badela.Ingelesez ere entzun dezakezue olerkia, Sean Connery-k irakurrita eta Vangelis-ek musikatuta.
Ezaguna da erlatiboak itzultzeak buruko min handiak eragiten dituela. Horren erakusgarri duzue testu hau: "Gaurik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko. Bihar goizean, sei urtez harekin bizi izan naizen emakumea bizikleta hartu eta lanerako bidean denean, geure umeak euren baloi eta guzti parkera eraman ondoren, maletan zenbait gauza batu, eta inork ikusiko ez nauen esperantzarekin utziko dut nire etxea, Victorrenerako metroa hartzeko".Liburu bateko pasartea da, haren prentsa-oharretik aterea (gaur aurkeztuko dute). Bistan denez, erlatibozko perpausean ezin ager daiteke izen...
Liburu jakingarria argitaratu berri du Euskaltzaindiak Jagon bilduman. Hona hemen Plazaberri agerkarian ateratako aipamena:Jagon bildumaren 7. liburuak, aldiz, Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoa du izenburua eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik. Esnalek berak azpimarratzen duenez, liburu honek euskararen egokitasuna du langai, "galdera bat gidari: nola ekoiztu euskara egokia? Eta erantzuten ere saiatu gara: besteak beste, testu-antolatzaileak era estrategikoan erabiliz".Ezinbesteko liburua izango da, inondik ere, hemendik...
Gero eta sarriagotan entzuten ditut horrelakoak eta honelakoak.Nahi duzu "yogur"?Emango didazu "mobil"?Guruzu "txitxi"? Are, hipokoristikoa erabilita (ez euskarazkoa, horratik):Nahi duzu "bokadillito"?Gure dozu "yogurcito"?Eta ez dut uste guraso erdaldun saiatuen gaitza denik bakarrik. Ez horixe.
Gai idorra izaten da puntuazioa. Ez beti, ordea. Victor Borge-k eta Dean Martin-ek hala erakutsi ziguten. Bideoa ikusteko egin klik hemen.
Zer erosoagorik oharrak Interneten paratzea baino? Pentsa lezake baten batek. Halaxe egingo dut nik, bederen.Zerbait arina izango da: han-hemen irakurritakoak, nonbait entzundakoak, norberari otutakoak, estekak, aurkikunde txiki-handiak...Alamenak ez du tarterik izango (hala izango ahal da, behintzat).Oraingoz ez diot inori honen berri emango.Laster arte.
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.