Berbaurrekoa

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-09-10 13:02
3

Zer erosoagorik oharrak Interneten paratzea baino? Pentsa lezake baten batek. Halaxe egingo dut nik, bederen.

Zerbait arina izango da: han-hemen irakurritakoak, nonbait entzundakoak, norberari otutakoak, estekak, aurkikunde txiki-handiak...

Alamenak ez du tarterik izango (hala izango ahal da, behintzat).
Oraingoz ez diot inori honen berri emango.

Laster arte.

Filokolarpea

Filokolarpea 2008-09-12 19:00 #1

Bai, ideia bikaina da eta egia esan nik ohitura hori daukat: liburu bat irakurtzerakoan, pelikula bat ikusterakoan etab. gustoko ditudan esaldiak koadernotxo baten apuntatzen ditut. Interneteratzea ez zait inoiz bururatu, baina ideia ona izan daiteke. Behintzat, jendeari liburuak eta pelikulak (kasu honetan) gomendatzeko beste modu bat da.

Jasone

Jasone 2011-01-31 10:26 #2

Zergatik esaten dozu "zerbait arina"? Ah, bai, algo ligero, something light...

Nik gurago dot "gauza arina" esan. Azken batean, "algo" eta "alguna cosa" gauza bera dira, ezta?

-Zer gura dozu postrerako?

-Gauza gozoren bat.

-Londresera zoazenean, ekarri gauza politen bat.

P.S.: Oraintxe izan dot blog honen barri.

Iñigo

Iñigo 2011-01-31 11:23 #3

Egun on, Jasone:

Ugari bai ugari dira zerbait+izenondoa egiturak. Mendebaldean, ordea, zer/zeozer+izenondoa egiten ditugu horiek:

Zer polit(en) bat ekarriko deutsut Londresetik

Zeozer polita ekarriko deutsut Londresetik.

Zuk proposatua, jakina, aitzakiarik gabea da, baina ez dut uste beste egiturak txarrestekoak direnik. Zalantza bakarra litzateke izenondoa mugatu behar den ala ez:

T'elorri inguruan, / lotuta lez, / nauka zerbait beragarrik (Gandiaga: Elorri)

Zerbait berezi duten guziek izen berri bat biltzen dute (Etxepare midikua: Buruxkak)

Ondo etorri.

Utzi iruzkina: