Fundéu BBVAk aurkeztu berri du hedabide digitaletarako bere estilo-liburuaren egitasmoa, El blog del manual blogean oinarritua. Arian-arian, blogaren bidez osatuko da Estilo: manual para los nuevos medios eskuliburua.
Asko, zenbait eta halako zenbatzaile zehaztugabeen (edo ahulen) komunztadura plural edo singularra kezkagai izan da batentzat baino gehiagorentzat. Nire irudipena beti izan da Deba ibaiaren alde honetan pluralerako joera handiagoa egon dela. Ikuspegi xinplea nirea, ezbairik gabe.Asteburuan artikulu bikain bat irakurri dut ASJUn, azalpen argigarri bezain aberasgarria (mind opener) ematen zuena erabilerok sistematizatzeko. Rikardo Etxepare eta Urtzi Etxeberriaren artikulua sarean duzue: "Izen eta gertakarien gaineko kuantifikazioa".Lehenik eta bat, taxuz hitz egiten hasi behar genuke, et...
Britainia Handian behiala argi bereizten ziren egunkari serioak eta badaezpadakoak. Orrien tamainak salatzen zuen zer motatakoa zen bakoitza: egunkari erazkoak, izara-neurriko; eta egunkari nontzeberriak (tabloideak), europar tamainako.Azkenaldian, berriz, denak etorriak dira europar neurri estandarrera, baina, ustez, oraindik alde handia dago batzuetatik besteetara (Nik hala ere, ez dut inoiz jakin Daily Telegraph non sar).Gaur, Bilbon argitaratzen den egunkari itxuraz serio batean, honako titulu hau aurkitu dut:A.A. atada y reventada a golpes antes de morir.Pulp-argitalpen baterako edo B ...
Jakina denez, errepikak oso erabiliak dira indargarri modura, batez ere izenondoetan (polit-polita...). Ordea, beste kategoria batzuekin bakanetan erabiltzen dugu baliabide hori.Izena + Aditzondo eratorriaLehenbiziko erremedioa da hartzea goizean gogo eta borondate fin bat, deliberamendu deliberatu bat, egun hartan iuramenturik ez egiteko, mihiaz kontu edukitzeko.Zeren zuk eztuzu behatu behar zeure etsaiaren borondate gaixtora, baiña behatu behar duzu zeure Iainkoaren borondate borondatetsura.Eta hala gizonak, bere gizontasunean, ezin duke falta handiagorik, eta ez desohore desohoragarriago...
Ahaztuxea dugu testuen musikaltasuna, nolako doinua darien hitz segidei, lerroei... Errepikek eratu ohi dute ahaire hori, dela fonema berak kateatuz (hoskidetasunak), dela egitura sintaktikoak paralelizatuz.Axularrek hoskidetasun polit batzuk utzi zizkigun oroigarri. Batzuk hitz-jolas bakunak dira, eta beste batzuk, aldiz, partitura konplexuak.Guztiak dakuski, guztiak dakizki eta guztiak berak bere eskuz, bere ordenamenduaren arauaz, behar bezala kidatzeintu.Hain da itsustasun eta itsutasun handia eta iende galduen kontua haur, ezen gure Salbatzaillea arrenkuratu ezpazen ere bere heriotze p...
Lehengo ostiralean Gara egunkariak jakinarazi zuen utziko diola "Mugalari" gehigarria argitaratzeari. Ohitua nengoen ostiraletan Iñaki Urdanibiarekin, Miren Jaiorekin, Isabel Etxeberriarekin edo Estibaliz Ezkerrarekin kafea hartzen. Harako literatura-iruzkinak egiten ere aritu nintzen aldi batez duela zenbait urte.Pena da. Gararen oharrak berak aurre hartu nahi izan die kritikei (Excusatio non petita...): No faltará quien piense que la cultura es siempre la primera pagana de este tipo de situaciones críticas. Así ha ocurrido, por ejemplo, en muchos de los presupuestos públicos, que no han...
Eufemismotan naroa da Axular, beste ekai askotan bezala. Ohargarri da, gainera, zein adierazgarri diren horiek garaiko tabuei eta pentsamolde estuei kontu egiteko.Hona hemen banaka batzuk:Hil:Hala daudela denbora guztia iragaiten zaie, eta berak ere iragaiten, finatzen eta akhatzen dira.Orai baitakusagu ezen ia adinaren arauz, heriotzeko portura hurbiltzen garela, hemengoaz egin hurran dugula.Eta guztiz ere egun batez, enperadore hark, kolerak itsuturik eman baitzuen sentenzia gaixto bat, eta haren arauaz iende handia, baitzeramaten galtzera, eskiribatu zioen Mezenas bere adiskideak, eta ig...
Asun Garikanoren Far West-eko Euskal Herria irakurtzen ari naiz egunokin. Irakurgai benetan interesgarria.Badu kapitulu bat maiorazkoaren sistemari buruzkoa. Ezagun denez, baserria seme nagusiarentzat izaten zen antzinako Euskal Herrian, eta gainerako haurrideek bizimodua nola edo hala atera behar: komentua, apaiztegia, Amerika...Aitaita zenaren anaiarekin gogoratu ohi naiz halakoetan. Lehengo mendeko hogeiko hamarkadan hartu zuen Kubarako bidea, eta hantxe dago hezurrak zuritzen tropikoko eguzkipean.Osaba zaharra, Pedro, ordea, maiorazkoa zatekeen, etxeduna izan balitz, Eguzkitzatarrak (Es...
Askorentzat ezagun izango da gaurko aipua, baina merezi du, merezi duenez, hona ere ekartzea. Hara nola definitu zituen Axularrek piramideak:Piramidea edo Piramideak ziren sepultura suerte batzuk, pilare, harroin, edo thonba laur kantoinetako gora ailtxatu batzuk, egin ahal zitezkeien gorenak, ondoan zabal eta puntan mehar.Definigaia + Izan aditza + Definizioa [orokorretik zehatzera]Altube-eta ez baitziren alferrik iragan mundu honetatik, gaur egun beste molde hau nagusitu zaigu testuetan (testu txukunetan, aldrebeskeria franko baitago bazterretan):Piramidea edo Piramideak sepultura suerte ...
Axularrek aginterazko hainbat adizki sintetiko darabiltza, perifrastikoak baino gehiagotan:ikusi: ikhusazujakin: iakizueduki: edukazu, euzueutzi: utzazu, utzkuzu, utzazu, uztakegin: egizue, egiozueeman: emazubegiratu: begirautzueiguriki: igurikazuekarri: ekhartzuTestuetarako aringarri bikainak lirateke, baturako paradigma osoa bagenu. Ez dezagun ahatz herri-hizkeretan ere ugari direla halakoak.
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.