Zer jan, hura izan esapidea zabal-zabal dabilkigu garai makrobiotikootan. Testugileak erantsiko luke: Zer irakurri, hura hazkurri. Eta egia handia da hori ere.E-book bat izan dut opari Gabonetan; lotsa naiz halakoak aitortzeaz, aski maiseatu baititut lankideak neure nagusitasun teknologiko iritsi berriarekin (i-podik ez duen bakar honen ordaina). Hala ere, aukera bikaina izan da klasikoetako testuak tinta-itxurako pantailan sartzeko eta noranahi eramateko.Hasia naiz ondorioak igartzen, barren, eguneroko lanean. Hara zer aurkitu dudan zuzentzen ari naizen itzulpenean: Kanpoko munduaz dugun o...
Atzo, filosofiako itzulpen bat zuzentzen ari nintzela, zer pentsatua eman zidan esaldi batekin topo egin nuen.Heriotza-zigorraren bidegabez uste sendoak ditudan norbanakoa naizen aldetik, nire iritzian inoiz ez litzatekeela onartu behar halakorik. As an individual with strongly held beliefs about the wrongness of capital punishment I believe that...Erlatiboaren komunztadurak durduzarazi ninduen istant batez. Oker ez banago, inoiz idatzia nago duenetako/dutenetako txandakatze harrigarriaz: Egunero kafe hutsa gosaltzen duenetako/dutenetako bat naiz. Zentzuak bigarrena agindu arren, ugari bai...
Behin baino sarriagotan ekarri dut autura irakurketa gurutzatuen onura. Anarkiko samarra izaten naiz halakoetan, baina batzuetan, gura ez dela, bidegurutze harrigarriak aurki daitezke.Dakizuenez irakurgai bat baino gehiago izaten ditut aldi berean; gehienetan, hiru: bat euskaraz, beste bat ingelesez eta beste bat gaztelaniaz. Hizkuntza bakoitzak burmuineko zoko bat pizten duenez (zientzialariei kasu egitera), ez zaizkit gainazpikatzen pertsonaiak edo kontzeptuak.Aurten Gabon aldean, ostera, irakurgaiak has eta buka aritu naiz, aspaldiko batez, eta benetan ibilbide luze (GR) zoragarri bat ib...
Negu honek laurogeita hemezortzi egun izango ei ditu. Kontuak aterata, badirudi hiru-lau egun ostu dizkigula astronomiak, lurraren jira eroak edo europar burokraziak. Ez dezazuela egun bakar bat ere falta izan datorren urtean. Ez dezazuela egun bakar bat ere sobera izan datorren urtean. Datorren urtea urtero berritzea irrika dezazuela datorren urtearen amaieran.
Joseba Sarrionandiaren azken liburua irakurtzen ari nintzela, sareko biltegi miresgarri baten berri jakin dut: Urazandi digital.Izan liteke sortu zenean haren berri irakurri izana, baina, nolanahi ere, erabat ahaztua izango nuen, ezusteko ederra izan baita niretzat. Hara nola aurkezten duten paratzaileek:Urazandi Digitala proiektua Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren ekimena da eta Amerikako herrialdeetan XIX. mendeaz geroztik agertutako aldizkako euskal argitalpenen digitalizazioaren erronkari heltzea du helburu. Jatorrizko aleak hamaika liburutegi eta artxibotan barr...
Artikulutxo bat argitaratu didate 2tzul blogean:«Partizipioa ala aditz-izena»Eskerrik asko Patxi Petrirenari editatze- eta zuzentze-lanagatik. Scribd-eko txokoan ere utzi dizuet, PDF formatuan (marratxo luzeen partez marratxo txiki bi sartu ditut, bestela Scribd-ek dokumentu osoa desitxuratzen du eta).
Ranking hitza gora eta behera genbiltzala, bururatu zitzaidan literatura-argitaletxe fidagarrien zerrenda egin litekeela (edo zuzentzea aintzat hartzen dutenena), Durangoko bihotzerrea jabaltzeko. Urte amaierak oso emankor dira horrelakoetan, gainera. Nekeza litzateke, hala ere, zein gorago zein beherago jarri erabakitzea. Orduan, otu zitzaidan Zuzentzailearen Laguna ziurtagiria ere bana litekeela, baina, horretarako, diru-laguntzak, merchandisinga eta beste bideratu behar genituzke. Beste aukera bat litzateke, merkeena, blogean zerrendatxo bat egitea. Urtetako eskarmentuak berez-berez alet...
Erlea aldizkariaren azken alean (Etxepareren nahia betetzen ari da, debile principiumari fortuna hobea jarraiki baitzaio), itzultzaile batzuei elkarrizketa egin diete galdera baten estakuruan.Ohiko erantzunak dira gehienak, baina deigarria da nola horietako bik aipatzen duten egoa, modu arras desberdinean nire ustean.Baina noizean behin laztan bat ez dago gaizki, egoak iparra galarazten ez badigu behintzat. (Fernando Rey)Siziliara Lampedusaren semearen ondoan hitz egitera joateko gonbidatua izateak ere norbere izena eta lana atzerriko egunkari batean albiste izateak, zer esanik ez, laguntze...
Hiztegi Batuan euskarazko hitzak ageri dira, gure ondarekoak nahiz geureganatutako maileguak (Mitxelenaren hitzak erabiliz esateko). Atzo lagun batek galdetu zidan ea nola behar lukeen: ranking edo rankin edo errankin. Asko dira ingelesetik azkenaldian sartu zaizkigun -ingdun izenak. Irizpidea, ordea, ez da batere argia. Akademiaren hitz-zerrendan, kanpin nahiz camping ageri dira; ranking, berriz, bera aukera bakar. Gurean, esaterako, marketin egiten dugu, morfemak (batik bat deklinabidea) lotzean arazorik izan ez dadin. Nola irakurri behar genituzke horiek guztiak? Hiztegi Batu...
Atzo Errautsak antzerki-lana ikusten izan nintzen Zornotzan. Aspaldian ez dut ikusi halako antzerki-lan zorrotzik. Barretan egin nuen, gainera!Utz ditzagun adituentzat antzerki-kritikak. Hizkuntza-txerpolari honi zirraragarriena begitandu zitzaion zeinen indartsu gertatu zen euskalkien anabasa hura, inongo herritakoa ez dena, pertsonaia guztiak herrikide izan arren: Manex Fuchs-ek zubereraz, Urko Fuches-ek baxenafarreraz, Ander Lipusek Markinako euskaraz... Gaztelania, frantsesa eta ingelesa gainazpikaturik... Arrautzazko muleta, tortilla frantsesa... Oro nahaste. Eta irudipena, batuaz egit...
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.