Sailkapenak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2010-12-13 18:44

Ranking hitza gora eta behera genbiltzala, bururatu zitzaidan literatura-argitaletxe fidagarrien zerrenda egin litekeela (edo zuzentzea aintzat hartzen dutenena), Durangoko bihotzerrea jabaltzeko. Urte amaierak oso emankor dira horrelakoetan, gainera. Nekeza litzateke, hala ere, zein gorago zein beherago jarri erabakitzea. Orduan, otu zitzaidan Zuzentzailearen Laguna ziurtagiria ere bana litekeela, baina, horretarako, diru-laguntzak, merchandisinga eta beste bideratu behar genituzke. Beste aukera bat litzateke, merkeena, blogean zerrendatxo bat egitea. Urtetako eskarmentuak berez-berez aletuko lidake letania nahi baino laburragoa: Elkarlanean, Susa, Igela, Txalaparta (ez beti), Alberdania (batez ere lehen), Erein (duela urte asko), kito. Askok, ordea, «nabarmenkeria» egotziko lidakete.

Alferrekoa litzateke zerrenda.


Utzi iruzkina: