Kategoria: zuzentzailea
Ranking hitza gora eta behera genbiltzala, bururatu zitzaidan literatura-argitaletxe fidagarrien zerrenda egin litekeela (edo zuzentzea aintzat hartzen dutenena), Durangoko bihotzerrea jabaltzeko. Urte amaierak oso emankor dira horrelakoetan, gainera. Nekeza litzateke, hala ere, zein gorago zein beherago jarri erabakitzea. Orduan, otu zitzaidan Zuzentzailearen Laguna ziurtagiria ere bana litekeela, baina, horretarako, diru-laguntzak, merchandisinga eta beste bideratu behar genituzke. Beste aukera bat litzateke, merkeena, blogean zerrendatxo bat egitea. Urtetako eskarmentuak berez-berez alet...
Piztu da berriro La tinterna del traductor aldizkaria, Asetrad elkartearen magalean orain.Era askotako artikuluak daude, baita zuzentze-lanari buruzkoak ere. Horien artetik, María-Fernanda Poblet-ena ekarriko dizuet gaur: "La corrección de textos: qué es y para qué sirve (I)".Oro har, zuzentzailearen egitekoaz eta irudiaz dihardu Pobletek. Por poco tiempo que se lleve en este oficio, cualquier corrector sabe lo diversas que pueden ser las reacciones del común de los mortales (léase: los que no se dedican a corregir) cuando decimos a qué nos dedicamos. Enumero algunas que servirán para dibu...
Laster izango dira hamar urte testu-zuzenketan dihardudala. Batzuetan, iruditzen zait ez nukeela jakingo bestela ateratzen bizimodua. Beste batzuetan, beste edozer egin nahi nuke. Sentipen horiek, hala ere, lanbide guztietako giza jendeei ausiki egiten diete.Gogoan dut hasieran azaldu behar izaten nuela zer egiten nuen. Jende askok ez zuen ulertzen zertarako zuzentzen diren testuak; ez ziren jabetzen zuzenketaren premiaz.Lehengoan, telebistan Jude Law segaila ikusi nuen zuzentzailearen papera jokatzen, The Holiday filmean. Atzo arratsaldean, Cesare Battistiri buruz informazioa bilatzen ari ...
Orain dela aste batzuk ere, beste hitzaldi bat eduki genuen, kasu honetan berria estilo liburuari buruzkoa. Berriako zuzentzailea izan zen hitzaldia egin zuena, eta oso jatorra iruditu zitzaidan. Berria estilo liburuari buruzko zenbait puntu aztertu zituen besteak beste. Baina egia esan, batez ere arreta deitu zidana berak aipatu zuen Samuel Johnsonek zioen esaldi bat izan zen; “ahaleginik gabe idatzia, plazerrik gabe irakurria”. Esaldiarekin bat natorrela aipatu beharra daukat, eta nire ustez esan zuen guztiaren laburpen bat bezala hartu daiteke. Bestalde aholku batzuk eman zizkigun idaz...