BeRriA EsTiLo LiBurUA

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-12-03 15:23

Orain dela aste batzuk ere, beste hitzaldi bat eduki genuen, kasu honetan berria estilo liburuari buruzkoa.

Berriako zuzentzailea izan zen hitzaldia egin zuena, eta oso jatorra iruditu zitzaidan. Berria estilo liburuari buruzko zenbait puntu aztertu zituen besteak beste. Baina egia esan, batez ere arreta deitu zidana berak aipatu zuen Samuel Johnsonek zioen esaldi bat izan zen; “ahaleginik gabe idatzia, plazerrik gabe irakurria”. Esaldiarekin bat natorrela aipatu beharra daukat, eta nire ustez esan zuen guztiaren laburpen bat bezala hartu daiteke.

Bestalde aholku batzuk eman zizkigun idazterako orduan, eta oso baliotsuak direla uste dut.

Beraz, ez daukat kritikatzeko ezerrik, hitzaldia asko gustatu baitzitzaidan.


Utzi iruzkina: