Berria-ren estilo liburua

irune 1456148012785 Uxar | 2007-01-25 17:54

Orain dela hilabete pare bat Berriaren estilo liburua aurkeztera etorri ziren huhezira. Lehenik eta behin, ez dakienarentzat esan beharra dago estilo liburu bat askotan sortzen diren dudak argitzeko eta idazteko baliabideka lantzen laguntzeko liburu bat dela. Idazterakoan behar dugun laguntza izateko egina dago liburu hau, argi eta idazkera erakargarri batez komunikatzeko, ezaugarri hauek oso garrantzitsuak dira eta. Gainera dudak argitzerako orduan erraz eta bizkor aurkituko dugu bilatzen ari garena, estilo liburu hau atalez osatuta baitago. Laguntza bikaina da idazterako orduan, batez ere...


Orain dela aste batzuk ere, beste hitzaldi bat eduki genuen, kasu honetan berria estilo liburuari buruzkoa. Berriako zuzentzailea izan zen hitzaldia egin zuena, eta oso jatorra iruditu zitzaidan. Berria estilo liburuari buruzko zenbait puntu aztertu zituen besteak beste. Baina egia esan, batez ere arreta deitu zidana berak aipatu zuen Samuel Johnsonek zioen esaldi bat izan zen; “ahaleginik gabe idatzia, plazerrik gabe irakurria”. Esaldiarekin bat natorrela aipatu beharra daukat, eta nire ustez esan zuen guztiaren laburpen bat bezala hartu daiteke. Bestalde aholku batzuk eman zizkigun idaz...