Idazkolako takatekoak

Idazkera hasieratik beretik lotua egon da pinturari. Errepara diezaiogun txinatar poesia klasikoari (Du Fu, Li Bai...). Ideogramazko errenkada eta zutabe simetrikoak ziren olerki haiek, oreka estetikoan eta irudien lirikan hein berean funtsatuak. Gaur egunera arte iraun du kaligrafiaren arteak Asiako sortaldean, gogoak askatzeko bide gisa.Sarritan ahazten dugu idatziaren estetikotasun hori; edo, onenean ere, estakuru gisa erabiltzen da, arrazoibide bihurriak hauspotzeko (hitz-elkartuetako marratxoen auzian, esaterako). Hala ere, komeni da lantzean behin gogoratzea testu idatziak, aurrenik e...


Joanak dira etxe aitzin-xuri bat genuen garaiak; edo, ez gaitezen halako erostariak izan, etxe aitzin-xuri gutxi dira gurean.Harrizko pareta erdi urratuak jasotzen ahalegindu beharra fortunatu zaigu, baina ez gara horregatik antsika hasiko.Jesus Mari Makazaga lankidearen tesi-irakurketan izan nintzen duela egun batzuk (Elgoibarko behialako berbeta bildu du Makazagak, entziklopedisten neurriko lan zoragarri batean), eta, handik ateratakoan, pentsamendu horiek piztu zitzaizkidan ganberako xokoan, batere lehen-minik gabe.Hitz egina nago horretaz ere lehendik, baina gaur kontzeptu bat proposatu...


Itzulpengintzari eta sorkuntzari buruzko artikulu interesgarri bat plazaratu du Quaderns: revista de traducció aldizkariak azken zenbakian: Pere Comellas irakaslearen "Traducció i creació: les perspectives de Kundera i Borges". Artikulugileak, besteak beste, Kunderaren Les testaments trahis arakatzen du, hark itzulpengintzari buruz duen iritziari antzemateko. Txekiar idazlea, beti bezala, mesfidati ageri zaigu itzultzaileen egitekoaren aurrean.Aspalditik itzultzaileekin izan dudan harremana: itxuraldatzen badute zure lana, ez da inoiz izaten txikikerietan, funtsezkoan baizik. Ez da burugabe...


Gero eta argitalpen gutxiagotan aipatzen dira bibliografia-iturriak. Lan akademikoetatik landa, oso bakanetan eransten zaie artikuluei erabilitako bibliografiaren aipamenik.Norberaren burutazio hutsak al dira han eta hemen argitaratzen diren artikuluak? Non bazkatzen dira idazleak? Non alha litezke artikulua amaitu ondoren oraindik gose diren irakurleak?Begiratu bat egin gure estilo-liburuei. Nork ematen die autoritatea? Elkarren berri al dute? Ez dakigu, espresuki.Entzuten jakitea ei da jakintsuaren dohaina.


Eta juntagailuak maila bereko egiturak elkartzen ditu. Errepara diezaiegun izen-sintagma hauei:*Mikel joan da Parisera eta Mirenekin.Mikel joan da Parisera eta Lyonera.Bistan denez, ezabatu behar genuke eta hori. Perpausen mailan ere beste horrenbeste gertatzen da.*Zira janzten du euria egitean eta ez bustitzeko.Zira janzten du euria egitean eta mendira joatean.Zer azaldu handirik ez dago: hain da agerikoa esaldi horien okerra, non balizko hizkuntza-hutsen munduan bakarrik bizi baitira. Egingo nuke ez dudala inoiz entzun edo irakurri horrelakorik.Gatozen txiri-txiri gaurko auzira, ideien mu...


Duela hilabete batzuk, hitzaldi bat eman nuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Itzulpengintza Mintegian, hango arduradun Patxi Petrirenak gonbidaturik. "Unibertsitateko testuak zuzentzen" izenburua jarri nion saioari, eta, hala, hainbat testu eraman nituen, jatorrizkoak eta zuzenduak ondoz ondo ipinita, haien iruzkina egiteko. Benetan gustura aritu nintzen hiru orduz, nireak esaten eta hango itzultzaileenak entzuten. Testuetako batean eta juntagailua ageri zen esaldi batean hasieran. Hona hemen testu zuzendua: Hizkuntza-irakaskuntzaren ildo teoriko berrietan, arreta handiagoa jartzen zaie, azken ...


Uztapiderekin eta zuekin aspalditik dudan zorra kentzera natorkizue. Artikulu baten aitzakian, ahaleginduko naiz tiro batez bi txori botatzen.Atzo jaso nuen etxean Senez aldizkariaren azken zenbakia (37. zk.), eta han, hainbeste irakurgairen artean, Xabier Aristegietaren artikuluak deitu zidan atentzioa, "Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak" izenburukoak. Han, espero izatekoak ziren gogoetekin batekin (atzerakargak, marratxoak eta beste), oso ikuspegi berexia eskaintzen digu egileak beste zenbait gaiez; besteak beste, "velcro-efektuaz" dihardu, izen-lagunen inguruan sor d...


Administrazioa euskaraz aldizkariak nire artikulu bat agertu du urriko zenbakian: "Eskailera-maila atzendua: puntu eta koma". Hemen duzue, aldizkariaren webgunean. Scribd-en ere utzi dizuet.Ea zer iruditzen zaizuen.


Eskuargia

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-11-06 21:22

Piztu da berriro La tinterna del traductor aldizkaria, Asetrad elkartearen magalean orain.Era askotako artikuluak daude, baita zuzentze-lanari buruzkoak ere. Horien artetik, María-Fernanda Poblet-ena ekarriko dizuet gaur: "La corrección de textos: qué es y para qué sirve (I)".Oro har, zuzentzailearen egitekoaz eta irudiaz dihardu Pobletek. Por poco tiempo que se lleve en este oficio, cualquier corrector sabe lo diversas que pueden ser las reacciones del común de los mortales (léase: los que no se dedican a corregir) cuando decimos a qué nos dedicamos. Enumero algunas que servirán para dibu...


Aurten, idazle hilen urtea izango da ingelesdunentzat. Nabokov-en eta Hemingway-ren eleberri argitaragabeak plazaratuko dira; Carver-en Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean ipuin bildumaren jatorrizko bertsioa karrikaratuko da, Beginners izenburupean.The Observer astehondarkariak bi artikulu bikain agertu ditu, gertakari horien karietara. "The Final Test in Nabokov´s Untold Story" izenekoan, Nabokoven azken eleberri plazaragabearen nondik norakoaz dihardu Robert McCrum-ek. Idazle errusiar-estatubatuarraren idazteko teknikara hurreratzeko aukera bikaina da. Artikulugileak azaltzen digu n...


notebook 1456151871057

"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)