Idazkolako takatekoak

Duela urte bi, aditz laguntzailearen isiltzeari buruzko artikulu koskor bat idatzi genuen 2tzul blogerako. Ondorioetako bat, nagusia, zera izan zen: nekez isiltzen dela aditz laguntzailea, aurretik laguntzaile bera aipatua ez bada.Axularrek berretsi digu uste hori:eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin ibiltzen zen, hekin solhastatzen, hekin iaten, eta edaten zuen, hekin zuen lakhet.Prosodiak hiru unitate bereiziko lituzke hondarreko perpaus sorta horretan, bakoitza laguntzaile bati lotua:eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin [ibiltzen ...


Badira euskal liburu klasikoak irakurtzeko molde asko: hizkuntzaren historia (morfologia, fonetika-fonologia...), literatura, lexikoa... Testugintzaz, ordea, ez da konturik egiten.Hemendik aurrera, ahaleginduko gara testuok beste era batera lantzen, gaur egungo testugilearen ikuspegitik, hain zuzen, gure hizkuntza tresnatu eta zorroztu nahian.Axular izango dugu lehenengo bidelaguna.


Ezagun denez, Añibarrok bihurtu zuen bizkaierara Axularren Gero ia osorik. Hala ere, urdazubitarraren testuan ere, gaur egun ia mendebaldean baino ez dabiltzan formak eta moldeak ageri zaizkigu.Askotan amorratu egin naiz, entzunda halako hitz edo esamolde bizkaierazkoa dela eta hobe dela zokoratzea. Hona hemen adibide batzuk, horientzat ikaskizun:Zeren begira zaude? // Zerbaiten zain egon.[...] eta gero orai, arratseon, atrapatu zareneon [...] // Artikulu hurbilkaria: hileon, asteon...Biluz da: orthuz da: eztu aldatzeko athorrarik, eta ez etzateko oherik: eztaki othuruntza on baten berrir...


EGArenak

1
notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-02-15 20:54

"Ega" entzunda, gutxiri etorriko zaio gogora Nafarroako ibaia, eta askori, EGA azterketa.Atzo Euskadi Irratia entzuten ari nintzela, etxera bidean, zorioneko azterketaz jardun zuten arratsaldeko magazinean. Horretarako, Donostiako euskaltegi bateko irakasle batekin solastatu ziren. Kazetariak zirtolari galdetu zion ea nola behar duen ingenierok euskaraz. Lehenengotan, irakaslea galderari izkin egiten ahalegindu zen: horretarako hiztegiak daudela, non bila jakin beharra dagoela... Azkenean, kazetari tematiari erantzunez, injinari-edo behar lukeela erantzun zion. Hurrena, kazetariak zirikatu ...


Banku-kutxen publizitatea emankor izaten da zuzenkizun-adibidetan. BBVren iragarkiak itzuliz hasi nintzen lanbide honetan, duela zenbait urte, eta, beharbada, hortik datorkidake horien alderako joera.Etxe ondoko bankuan, Banco Sabadellen, gai-progresioaren bideak azaltzeko adibide ezin egokiago bat aurkitu nuen atzo. Bartzelonako entrenatzaile Guardiola da mintzo dena:Zeure buruarekin hala izanda bakarrik izan zaitezke zorrotza besteekin.Bistan denez, informazio zahar-berrien antolaera okerra du esaldiak: hala horrek aurretiko erreferentziakide bat behar du, baina ez dago horrelakorik; ondo...


Aspaldi ez dela, Mohamed Xukriren Ogi hutsa liburuaz aritu ginen plaza honetan. Orain, berriz, itzulpen-lanera hurreratu nahi genuke, barrendu, itzultzailearen eskutik.Askorentzat ezagun izango da Arantzazu Royo, EIZIEko bulegoburua den aldetik, baina bada tenorea haren beste alderdi bat azaleratzeko: hura ere itzultzaile dugu.Harekin berriketan arituta ohartu gara kezka bizian aritzen dela beharleku horretan, aitzin-gibel begiratuz, ohartuki irakurriz... Eta, aldi berean, gozatu egiten duela, sufritu beharrean, lehenbiziko bulkada testu-egarriarekin.Gaudela isilik, hark hobeto azalduko d...


Bartzelonan izan gara lau egunez, besteak beste semearen oftalmologoari bisita egiten. Eta ustekabean han ere interpreteekin egin dugu topo.Klinikako itxarongelan, bazter batean, baziren arabiar itxurako lau lagun. Horietako bat ikusia nuen lehendik, Bartzelonarako aurreko bidaian haren ondoan kafea hartuta baikeunden. Astelehen arte ez dut jakin, haatik, nola duen izena; eta, jakin ere, nahiko modu xelebrean jakin dut, gainera. Solasean bizi-bizi ari ziren interpretea eta ondoko gizonkote bizarduna. Halako batean, gizonak galdetu zion zerbait; "komuna non dagoen" pentsatu nuen neure artean...


Laster izango da EIZIEren urteko biltzarra, eta duela bi urtekoan hartutako kargua uzteko tenorea etorriko da (kargua, ez kidetza).Asko ikasi dut jardun horretan, eta ohartu naiz bazkideek gobernaturiko elkarte batean aritzeak nola aireberritzen dion norberari ganbera.Osasungarri da, benetan, egiteko bertsuan gogotsu ari direnen arrimuan aritzea. Ez dezagula afana gal.Eskerrik asko bihotzez.


Gaxura

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-01-18 20:58

Gauza jakina da zeinen errotua dagoen irudizko hizkera kultura-ingurunean. Pamuken adibide bat ekarri genuen hona, horren erakusgarri.Egunotan Itxaro Bordak ale preziatu bat utzi digu bere eguneroko zutabean:Labana eskuan oldartu nintzaion: uste duna aurten bizitu ditugun guztiak jasan eta duintasunez jokatzea dela gizon txarpil horren [Sarkozyren] ele zurien irenstea, gaxura bailitzan?Biribila da figura: ele zurien zurikeria eta gazuraren zuritasuna; ele zurien eta gazuraren irenste erraza; ergelen bazkarako ele zuriak, txerri-janerako gazura; ele zurien funsgabetasuna eta gazuraren esne...


Anaitasuna aldizkariko zenbaki guztiak paratu ditu Euskaltzaindiak sarean, denon eskura. Berebiziko eragina izan zuen aldizkari horrek hizkuntzaren batasuneko aurreneko urteetan. Han zaildu ziren gaur egun itzal handia duten zenbait euskaralari: Xabier Kintana, Joserra Etxebarria, Joan Mari Torrealdai...Hizkuntza estandarraren bilakaerari erreparatzeko altxor paregabea da. Han ikusiko dituzu Anaitasunakoek zenbait hitzi erantsitako e famatu haiek: ostirale, goilare... Eta aurkituko dituzu, gisa berean, idaztarauen zerrendak. Hona aletxo bat: 2. Izenordeak: Batasunerako, ANAITASUNAk izenor...


notebook 1456151871057

"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)