Idazkolako takatekoak

Hegoaldeko euskara batuan baztertu samarrik ditugu aditzoinaren zenbait erabilera: galde-hitza + aditzoina (Ez zekien nondik etor); aginterak (ikus hori)...Ez dira gure hurbileko tradiziokoak, eta horregatik ez dira baliatzen. Hala ere, bizitasun halako bat eransten diote testuari, nire iritzian.Halakoek badute beste erabilera bat, Axularrek ezin hobeto profitatu zuena: maiztasun etengabea adieraztea (askotan ibili aditzaren inguruan).[...] bethi prometa, bethi gogo har [...]Iaiki eta eror dabillanaren bizitzea, bizitze perilosa da [...]Errepara diezaiotela, arren, ibiliren aurkako kartsuek...


Aste Santu aurretxoan, Miren Ibarluzea mungiar ikertzaileak literatura itzuliaren kritikari buruzko lan jakingarri bat argitaratu zuen Labayru ikastegiaren eta Zornotzako Udalaren eskutik. Literatur itzulpenaren kritika. Lehen pausoak: dibulgazio-kritikaren azterketa izeneko lanean, orain arte eremu horretan egindako lanaz gogoeta egin du, eta metodologia baterako zenbait proposamen aurkeztu.Gu harekin izan gara berriketan.Adituok beti bereizten dituzue kritika akademikoa eta dibulgaziozkoa? Zer alde dago benetan horien artean?Bada, egia esan, kritika mota horien izenak berak markatzen du i...


Beti izan dut estimutan Scott Fitzgerald, batez ere haren esaldigintza luzeee eta zilargina. Ariketak egiteko erabili ditut haren lanak (Tales of the Jazz Age, Tender is the Night); haren biografiak irentsi; eta, ororen gainetik, literatura nola desmistifikatzen zuen izan dut atsegin.Aipatzekoa da, berebat, zuzentzaile-editoreekin nolako harremana zuen. Wilson editorearekin izaniko gutun-trukeko ale batzuk irakurri ditut egunotan, Hemingway vs. Fitzgerald: The Rise and Fall of a Literary Friendship liburuan. Scottek, The Beautiful and Damned eleberria igorri zionean, era honetako kritikak g...


Ihesaren literatura hagitz zabaldua da, denbora eta leku guztietan. Azken asteetan horrelako liburu bi fortunatu zaizkit, nahi gabe: Uxue Apaolazaren Mea culpa eta Pedro Zarralukiren Todo eso que tanto nos gusta. Bitxia da nola itxuratzen den ihes egin nahia biziaroen arabera. Apaolazaren testua gordina da, haren aurreko liburuaren ildokoa, kaustikoa, independentzia lortzekotan den nerabe zaharrarena. Kolpekatu egiten gaitu: [...] badakizue, itsuki fidatzea batzuen zintzotasunarekin, besteen gaiztotasunarekin, nolabaiteko justizia tenporal batean, patuzkoa, erresistentzia errealitatearen g...


Azkenaldian itzulpen-memoriak libre eskaini dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoak aldundiek. Opari bikaina izan da, alajaina, itzultzaile-jendearentzat. Dena dela, gogoeta xume bat egin nahi nuke memoria erraldoien balioaz (ez, horienaz).Zenbat eta itzulpen unitate gehiago, hainbat eta hobeto. Uste oker horretan ari dira asko. Azken batean, hiztegiak sarrera kopuruaren arabera epaitzea bezala da hori. Kantitateak ez dakar kalitatea.Itzulpen-memoriak kalitatezko izango badira, iragazki eraginkorra behar dute. Memoria elikatu behar lirateke onetsitako unitateez soilik. Zuzentzaileak eta terminologoa...


Katafora-anafora jokoetarako dagoen hau-hori ereduaren erabatekotasunari kritika egina nago aurretik ere. Askotan bezala, estilo-liburuek, arazo bat konponduko zutelakoan, histu egin dituzte testuak.Halako, esaterako, aukeran dugu, aurretik deskribatutako erreferentziakideari dei egiteko, Axularrek trebeki erakutsi zigunez:Zeren urthean behin baizen kofesatzen eztenak, badirudi bortxaz egiten dela, eta halakoaren kofesatzeak, deus guti balio duela.Gutitan kofesatzen denari, gaitzi zaika kofesatzea, ahalke da halakoa, beldur da, herstura handitan edireiten da. Halakoak egunetik egunera, ...


Izenik gabeko interprete asko izan dira historian zehar. Induserako bidean, esaterako, interpreteak izango zituen Alexandro Handiak, baina ez dakigu haien izenik. Espainiarrek ere, Mexiko mendean hartu zutenean, ezinbesteko izan zuten trujaman edo nahuatlatoen laguntza. Ahaztuak dira haien "mesede"ak oro, ordea. Bertold Brecht-ek idatzi eta Mikel Laboak abestutako poema hura datorkit gogora: "Langile baten galderak liburu baten aurrean". Ez dakigu ia deus konkisten, aurkikundeen eta kultura-trukeen intrahistoria horretaz. Gogoan dut nola gaztetan Caro Barojaren Brujería vasca irakurtzean ...


Asteon ikastaro bat egin dugu bulegoan, itzultzaileen produktibitatea emendatzeko. Hainbat gauza ikasi ditugu; besteak beste, Word eta Excel uste genuen baino tresna ahaltsuagoak direla.Hala ere, ororen gainetik, kafe-orduko berriketa bat geratu zait burmuineko kortexean. Irakasleak esan zigunez, Katalunian itzultzaile automatikoak erabiltzen dira, oro har, testuak gaztelaniatik euskarara pasatzeko (eta alderantziz).Gurean, sareko entziklopedia bat prestatzeko, bide horretatik jo du Hizkuntza Politikako Zuzendaritzak. Orain artekoan, euskarak ez du atarramentu handirik atera automatizatze-s...


Gaur tartetxo bat atera dut aspaldiko zalantza bati buru egiteko. Behin baino sarriagotan eztabaidatua nago honelako egituretan izan beharreko jokamoldeaz:Zazpi lagun(i) baino gehiagori galdetu diet.Alegia, konparazioaren lehenbiziko osagaiari kasu-markarik erantsi behar ote zaion. Askotariko iritziak batu ditut, han eta hemen, baina beti iruditu zait aski zela bi adibideoi erreparatzea zalantza oro aienatzeko:Lagun bati baino gehiagori entzun diot.Behin baino gehiagotan izan naiz hanEz dut uste inork bestela jokatuko lukeenik. Sinesgogorrik geratzen bada ere, hona hemen klasikoen adibide b...


Ez dakit gaurko adibideak zenbateraino diren baliagarri, baina lekutxo bat egin geniezaieke erabilera hauei, neke handirik gabe, maila oso jasoko testuetan.Izen-sintagma mugagabeak aditz-lokuzioak osatzeko erabiltzen ditu Axularrek (gaur egun ere bada halakoen aztarrenik nominalizazioetan: bide-egite, gari-jotze, testu-zuzentze...):Esku laxoak eta alferrak, probetasun dakharke, baiña bortitzak eta trabaillariak aberatstasun biltzen du.Bada beste erabilera-eremu bat ezezko adierazpenetan, hain zuzen, gaur egun inongo/ezein + izena egitura generabilkeen inguruetan.[...] nork eginen du bada ot...


notebook 1456151871057

"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)