Orainik gabeko geroa
Asteon ikastaro bat egin dugu bulegoan, itzultzaileen produktibitatea emendatzeko. Hainbat gauza ikasi ditugu; besteak beste, Word eta Excel uste genuen baino tresna ahaltsuagoak direla.
Hala ere, ororen gainetik, kafe-orduko berriketa bat geratu zait burmuineko kortexean. Irakasleak esan zigunez, Katalunian itzultzaile automatikoak erabiltzen dira, oro har, testuak gaztelaniatik euskarara pasatzeko (eta alderantziz).
Gurean, sareko entziklopedia bat prestatzeko, bide horretatik jo du Hizkuntza Politikako Zuzendaritzak. Orain artekoan, euskarak ez du atarramentu handirik atera automatizatze-saiootatik (Opentrad, Matxin...), baina nork jakin bihar-etziko kontua izango ote den.
Orduan, egunkariak elebitan argitaratuko dira.
-Diario de Noticias emango, mesedez?
-Euskaraz ala erdaraz?
Orduan, itzultzaile gehienak estilo-zuzentzaile izango dira.
Orduan, gero eta berdinago izango gara denok (gogoan izan berdin eta aspergarri sinonimo izaten direla askotan).
Makinatu aditzak hainbat adiera hartu ditu gizaldiz gizaldi. Lehen, soloa makinatzen zen (goldea pasatzen). Oraintsu arte, testuak makinatzen ziren (makinaz jotzen). Etorkizunean, testuak matxinatuko dira (automatikoki itzuliko).
Iruzkinak
Juan 2011-04-05 17:25 #1
Gogoan dut behin gurera etorritako guaranidun neskatxa bati egin elkarrizketa; neskak ziostan: "...acá hay nenes que solo saben guaranĂ." Euskaraz baino ez zekiten batzuen gainean ziharduen.<br />Katalunian katalanierara itzuliko dituzte ;-)<br />Ez dudan astia eskaintzen diot zure idatziei, eskerrik asko.<br />
Utzi iruzkina: