Zuzentzea libre
Beti izan dut estimutan Scott Fitzgerald, batez ere haren esaldigintza luzeee eta zilargina. Ariketak egiteko erabili ditut haren lanak (Tales of the Jazz Age, Tender is the Night); haren biografiak irentsi; eta, ororen gainetik, literatura nola desmistifikatzen zuen izan dut atsegin.
Aipatzekoa da, berebat, zuzentzaile-editoreekin nolako harremana zuen. Wilson editorearekin izaniko gutun-trukeko ale batzuk irakurri ditut egunotan, Hemingway vs. Fitzgerald: The Rise and Fall of a Literary Friendship liburuan. Scottek, The Beautiful and Damned eleberria igorri zionean, era honetako kritikak galdatu zizkion editoreari:
- Orrialde honek ez du sutarako ere balio.
- Exkaxa! Ezabatu!
- Ona! Luzatu!
- Iruntzitara eman (arkatzez) markatutako esaldia.
- Ez da sinesgarria.
- Nahasgarria!
Halakorik onartuko lukeen idazle gutxi dago gaur egun.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: