Kategoria: zuzentzea
Scribd-eko txokoan utzi dizuet EIZIEk antolaturiko "Zuzenketa-lantegia" mintegirako prestatu dudan sarrera.Testuak hobetzea lanbideSarrerako aurkezpena baizik ez da hori. Horrekin batera, bi testu lantzekotan gara, mintegikide guztion artean.Kontatuko dizuet nola joan diren saioak.
Beti izan dut estimutan Scott Fitzgerald, batez ere haren esaldigintza luzeee eta zilargina. Ariketak egiteko erabili ditut haren lanak (Tales of the Jazz Age, Tender is the Night); haren biografiak irentsi; eta, ororen gainetik, literatura nola desmistifikatzen zuen izan dut atsegin.Aipatzekoa da, berebat, zuzentzaile-editoreekin nolako harremana zuen. Wilson editorearekin izaniko gutun-trukeko ale batzuk irakurri ditut egunotan, Hemingway vs. Fitzgerald: The Rise and Fall of a Literary Friendship liburuan. Scottek, The Beautiful and Damned eleberria igorri zionean, era honetako kritikak g...